inprimatu
Euskara
Izenburua:
Euskara
Sinadura:
Etxepare, Bernard d'
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Etxepare, Bernard

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1982
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1642.zk.
Orrialdea:
7

Euskara

 

Etxepare, Bernard d'

 

 1

 

 Garaziko herria

 benedika dadila,

 euskarari eman dio,

 behar duien tornuia.

 

 Euskara, jalgi hadi plazara!

 

 2

 

 Bertze jendek uste zuten,

 ezin eskriba zateien.

 Orai dute foragatu

 enganatu zirela.

 

 Euskara, jalgi hadi mundura!

 

 3

 

 Lengoaietan obi hintzan

 estimatze gutitan.

 Orai aldiz hik behar duk,

 Ohoria orotan!

 

 Euskara, habit mundu guzira!

 

 4

 

 Bertzeak oro izan dira

 bere goien gradora,

 Orai hura iganen da

 bertze ororen gainera.

 

 Euskara, jalgi hadi mundura!

 

 5

 

 Baskoak orok preziatzen

 euskara ez jakin arren.

 Orok ikasiren dure,

 orai zer den euskara!

 

 Euskara, habit mundu guzira!

 

 6

 

 Oraidano egon bahiz

 Inprimitu gaberik,

 Hi engoitik ebiliren

 mundu guzietarik.

 

 Euskara, jalgi hadi plazara!

 

 7

 

 Ezein ere lengoaierik

 ez frantsesa ez besterik

 Orai ezte erideiten

 euskararen parerik!

 

 Euskara jalgi hadi dantzara!


inprimatu