Agure kanta
Agirre, Domingo
¿Zertarako da egur igarra
Len izan arren ezea?
¿Zertarako da landara zimel,
Lore ta likurt gabea?
¡Lore ta likurt gabea!
Nere aurrera iñoiz badator
Galdetutzen dit ajol antzean:
¿Nola dago aiton gurea?
¡Nola dago aiton gurea!
¡Ai ¡Ezpaneki berea dala
Ajola gezurrezkua!
Ez nuan noski orain jakingo
No a dan gaurko mundua
¡Nola dan gaurko mundua!
Ikaraz nago, bati bildurrez;
Eztakik ondo zergatik
¿Onenbestean gizona aultzeko
Badu neguak indarrik?
Nik ikusi det lenago ere
Izarraitz gaña lañotan,
Nik ikusi det elur churia
Ernio mendiñ askotan:
Nik ikusi det zeru goibela
Lurrari argia kentzen,
Nik ikusi det ekaitz gaiztoa
Ichas gizonak ondatzen:
Nik ikusi det olatutzarra
Pitzez aitzetan purruka;
Nik ikusi det negu choria
Triste aidean oyuka:
Nik ikusi det egun laburra
Gaua zarrik gabea:
Trusu ekaitz ta chingo artean,
Eztet nik galdu pakea:
Neguan bertan neretzat beti
Alaiak ziran egunak;
¿Nolatan, bada, ikaratzen nau
Negu beltzaren illunak?
Zerren orduan ¡gaztea nintzan!
Osasun eder batekiñ,
¡Zergatik neukan udaberria
Beti barruan nerekiñ!
Negua da ta gogoz euriak
Kaleak bustitzen ditu
Nola ni ere negua naizen
Malkoak ezin gelditu!
¡Malkoak ezin gelditu!
Aseko dira euriz landarak
Eta berdetu kanpoak...
Ni legorrago geldituko nai;
Isuritzean malkoak,
¡Barren barrengo malkoak!
¡A! zeñ otza dan gaurko aizea!
¡Nola ni nagon ikara!
Leyo zulotik oyuka dator
Gizon iltzalle gisara,
¡Gizon illtzalle gisara!
Legor ta zalla daukat gorputza,
Bañan anima samurra:
Nere anima da zerurako,
Gorputzarentzat... or lurra,
¡Gorputzarentzat or lurra!
¡Biyak nik maita! Baño geiago
Anima, nere jabia,
Pensmaentuen jaya tokia,
Sentimentuen kabia,
¡Sentimentuen kabia!
Bakartadean billatu nai det
Animarako osasuna;
Bakartadean billatu bear
Malkoen gozotasuna,
¡Malkoen gozotasuna,
Kantari zarra isildutzean
Oso samurrik neguan;
Kantun daukat gaurdaño ere
Emenchen, belarronduan,
Damorrigarri, bigun, tristea,
Negargarrizko soñuan...
Etzait aztuko kantari zarra,
¡Etzait aztuko beinguan!