inprimatu
Laboraria eta ihiztaria
Izenburua:
Laboraria eta ihiztaria
Sinadura:
Agirre - Xalbador
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Agirre
Aire, Fernando

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1979
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1483.zk.
Orrialdea:
5

Laboraria eta ihiztari

 

Agirre-Xalbador

 

 Agirre:

 

 Aizu, Xalbador, eizian dezu

 zuk ere eginkizuna,

 ta aide batera aitortzen dizut

 mesede egiten dezuna;

 baña bestera egiten dezu

 oso pikari lizuna,

 zu zera nere arto ta babak

 ondatzen dituzuna.

 

 Xalbador:

 

 Eiztarientzat erran solasak

 ez dira izaten brornak,

 da zer sufritu behar duen

 hauk entzuteko dagonak!

 Zuk etxeratzen dituzun uztak

 Agirre, ez laizke onak,

 nik tiroz hiltzen ez banitu

 beleak eta azkonak.

 

 Agirre:

 

 Nik esan dizut alde batera

 eiten dezula mejora,

 bañan oraintxen ernegatuta

 bizi naiz lepotik gora ;

 berriz e pasa zazu eizian

 nai dezun ainbat denbora,

 balla errenditzen ikasi zazu

 nere salletik kanpora.

 

 Xalbador:

 

 Aitortzen dizut zuhaur zaudela

 zure landa-soron jabe,

 bainan ni gabe han egon laizke

 azkon-beleak errege;

 zer inporta du aiztari batek

 bi arto hautsita ore?

 Tortillik eiten kusi duzia

 zuk arrautzeik hauts! gabe?

 

 Agirre:

 

 Biotzak saito egiten zidan

 au esan didazunian,

 balla etzabiltza, Xalbador, zintzo

 zere eginkizunian;

 etzaiztela iñor fiatu

 eiztaiaren esanian,

 ollua ere botatzeizu zuk

 itxuraz datorkizunian.

 

 Xalbador:

 

 Gaixtagindako artzen al naiz ni

 entzun eta zure hitza,

 nik badaklt, bai, ongi beiratzen

 legea eta bai eiza;

 nik egin mesedetan ere zuk

 ikusten baduzu gaitza,

 zuri mesede egin beharrez

 alper-alperrik gabiltza!

 

 Agirre:

 

 Animaliya gaixtuentzako

 dezula diozu griña,

 aitzaki ortan juaten zera

 on da gauza jakiña;

 baña eiztari askoren gisan

 kontzientzia zikiña,

 Xalbador, kaite egin didazu

 oindaño mesede aiña.

 

 Xalbador:

 

 Gu eiztariak ibiltzen gira

 beste askoren onetan,

 bainan nik ez dut konfidentzirik

 honelako gizonetan;

 eskurik ez dut nik gehiago

 ezarriko eskopetan

 ta pizti tzarrek janen zaituzte

 zu hurrengo egunetan.


inprimatu