inprimatu
Uste gutxien degun garaian
Izenburua:
Uste gutxien degun garaian
Sinadura:
Etxeberria, Segundo
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Etxeberria, Segundo

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1965
Argitalpenaren urtea:
28
Alea:
129.zk.
Orrialdea:
6

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Uste gutxien dugun garaian

 

Etxeberria, Segundo

 

 1

 

 Uste gutxien degun garaian

 dira naigabeak sortzen,

 Gure auzoko baserri eder bat

 ikusia det erretzen.

 Nere otoitzez, Goiko Jaunari,

 auxe ari naiz eskatzen,

 Baserri ortan bizi diranak

 sano atera ditezen.

 

 2

 

 Susto batean esnatua naiz,

 oian nengona etzanik,

 Orko deadar eta karraxi,

 beldurgarriak izanik.

 Neregan nion: auzo orretan,

 Jaunak, eztute gauz onik,

 Baņa bertara nintzanerako

 etzegon eginkizunik.

 

 3

 

 Nere pausoak eman ditut nik

 modurik azkarrenetan,

 Baņa iritxi naizenerako

 orra zer ikusten detan.

 Besteak beste, ainbat ganadu

 erre, kixkalita, bertan,

 Baserri ortan gertatu dana

 penagarria benetan!

 

 4

 

 Zorigaitzean gertatu da au

 gabaren erdi erdian,

 Zer naigabea su zakar orrek

 deitu dioten garaian!

 Jaunari esker, zauriturikan

 iņor ezta familian,

 Beste guziak or erre dira,

 zegona zegon tokian.

 

 5

 

 Aita ta amaren ezpaņetatik

 ezin da sortu itzikan,

 Suan argira ikusten diran

 negar malkoak baizikan.

 Karraxi baten, beren ondoren,

 umeak anka utsikan,

 Izango ote da au ikusita

 lertuko eztan biotzikan?

 

 6

 

 Onela dio baserritarrak

 lau orma beltzi begira:

 Ainbat urtez guk egindakoak

 ordu baten urtu dira.

 Su zakar onek ekarri gaitu

 aiņ izakera larrira,

 Zer janik eta zer jantzirik ez;

 eskeko baten neurrira.

 

 7

 

 Nik erantzuna; poztu zaitea

 auzotar biotzekua,

 Jaunari esker, gure etxean

 zuentzat ba-da lekua.

 Goseak eztu iņor galduko;

 zerbaitetatik naikua,

 Zer jantzia-re sortuko degu

 nola edo alakua.

 

 8

 

 Aurtxoak lotan jarri ditugu

 Jaun Zerukoan pakean,

 Eta guk degun buruaustea

 sukalde txoko batean!

 Lur jota dagon baserri ori

 nola jaso ditekean,

 Oso erreza eztago baņa

 al dana saia gaitean.

 

 9

 

 Baserri ortan gertatu dana

 orra guziok jakindu,

 Ta ba-dirudi biotz zabalez

 nai digutela lagundu.

 Danok alkarri esku emanda

 bear degu alegindu,

 Gure lagun zar biotzekoak

 premi aundiņa orain du.

 

 10

 

 Lena eztago konpondutzerik,

 egin dezagun berria,

 Kendu deiogun auzotarreri

 aik estuasun larria.

 Euskaldunari lagundutzeko

 dago gaur Euskalerria,

 Berealaxe altxako degu

 lur jo duen baserria.

 


inprimatu