inprimatu
Ezinezkoa degu galtzea
Izenburua:
Ezinezkoa degu galtzea
Sinadura:
Etxeberria, Patxi
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Etxeberria, Patxi

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1986
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1088.zk.
Orrialdea:
41

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Ezinezkoa degu galtzea

 

Etxeberria, Patxi

 

 Ezinezkoa degu galtzea

 oitura zoragarria,

 ta berriz ere dariola da

 Patxi honen iturria,

 lendabiziko artu zazute

 nere ongietorria,

 aurrera ere serbitu nai det

 ni maite nauen Erriq.

 

 Ez dakit nola iritsi naizen

 omenaldi au artzea,

 baiņa gogoan izango det nik

 gaurko eguna zaartzea,

 eta nai nuke nere biotza

 zure eskutan jartzea

 ta emen egin dedan zorra au

 bertsoakin ordaintzea.

 

 Gaisoak eta aiton amonak

 etorri ezinik badaude,

 merezi duten arrazoietan

 eraman nai nuke aude,

 baldin Patxiren eskerrarentzat

 beren txokoan baleude

 biotz biotzez eskertzen ditut

 dana barkatuta daude.

 

 Lendabiziko erregaloa

 Donostiako Udala,

 or ikusi det nere irudi bat

 bere eskutan duala,

 zeņek sinistu neretzat orrek

 zerbait izango zuala,

 nundik nekien nik orrenbeste

 sari merezi nuala.

 

 Beste bat ere badegu emen

 gure turismo etxea,

 urterik urte iristen dana

 bertsolariei launtzea,

 orain artean bezela jarrai

 zintzo zintzo zu atzea,

 besterik ezer ez daukat eta

 nai nizuke eskertzea.

 

 Biotza dago jolasean da

 begiak ai malkoz bete,

 emen daudenak "zer ari da oi"

 orain esango digute,

 baina ez dakit nola eskertu

 eta ez dakit zenbait maite,

 anai-arreba biotzekoak

 txoragarriak zerate.

 

 Aitatugabe ezin utzi nik,

 ez, bertsolari lagunak,

 esker beroa merezi bait du

 oinbeste lan egin dunak,

 neregandikan esker beroak,

 neregandik zorionak,

 ta zuen morroi pasako ditut

 gelditzen diran egunak.

 

 Nik pentsatzen det ez ote nuan,

 malla aundi au merezi,

 baņa alaere pozik artu det

 zeuk zeundeten berezi,

 bazkaldotzeko ordua da-ta

 goazen emendik iesi

 eskerrik asko anai-arrebak

 agur eta ondo bizi.

 


inprimatu