inprimatu
Can... Dy...!
Izenburua:
Can... Dy...!
Sinadura:
Aginaga, R.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Aginaga, R

Argitalpena:
Isilik?.
Urtea:
1987
Argitalpenaren urtea:
Alea:
9.zk.
Orrialdea:
47

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Can... dy...!

 

Agianga, R.

 

 Herri txikiko sopranoa

 lastozko eta zinkezko etxeak, zure eskenatoki

 zolu lohitua da

 zure oinutsaren euskarri,

 bere gaina zapalduz

 bidea irekirik

 zure gorputz txikiari.

 

 Zure abotsa entzutean

 guakamaiak harri bilakatzen dira,

 txakurrek heurek kontzertua

 isilerazten.

 

 Urdeek mastekatzeke jaten dute

 zaratarik atera ez dezaten,

 oilarrek heuren liskarrak gelditzen

 eta oiloek arraultzeak erruten dituzte

 isiltasunean.

 

 Zure abotsak arrantxoak

 laztantzen ditu

 eta lastoak igurtzitzen.

 Irratiek isilunea egiten dute

 eta zukuek ere isilka irakiten.

 Haizerauntsi bat

 irteten da zure aho-loratutik

 eta herri guztia elkartzen zaio zure oihuari,

 

 CAN...DY...!

 


inprimatu