inprimatu
Arratsalde pasa Bilbon
Izenburua:
Arratsalde pasa Bilbon
Sinadura:
Etxeberria, Malores
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Etxeberria, Malores

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1985
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1054-1055.zk.
Orrialdea:
57

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Arratsalde pasa Bilbon

 

Etxeberria, Malores

 

 Urte hontako oporraldia

 pasatu zarrak ez gera

 desiaturik ematen zaio

 sasoi horrixe hasera

 hilabete bat lanetik kanpo

 inontzat-ez da galera

 ondo pasa ta dibertitzeko

 izugarrizko aukera

 han eta hemen gerta oi dira

 makina bat gorabera.

 

 Seme-alabak kanpoan eta

 zarrak zaizkigu aztora

 planak egiten hasiak dira

 senarrak utziz albora

 begiak urdin ezpainak gorri

 ematen dute bi lora

 batak besteri honela zion

 irrifartsu ta gustora

 «diruak diru goazeman neska

 atsalde pasa Bilbora».

 

 Kartera beltza txarolezkoa

 gozoa dago Terexa

 Joxepa ere ez da prestatu

 gaur batere aldrebesa

 zapata ilun takoi altuak

 dirudite bi kondesa

 beren aurpegi ximurtuetan

 nabari kriston presa

 buruan dute hainbat alditan

 entzundako Corte Ingles-a.

 

 Mareon kontra pastila hartu

 hori zen lehen ardura

 aitaren egin ondoren eta

 autobusaren barrura

 Elorriotik barrena doaz

 hura parajea hura

 Bilbo haundia ikusi eta

 den-dena da harridura

 Viaje Novios-ko oroitzapenak

 datozkiela burura.

 

 Arratsaldeko hirurak dira

 Arriagako paradan

 konpratarako goiz samar eta

 abitu dira patxadan

 komentatuaz azken urtetan

 Bilbo nola aldatu dan

 semaforoa eta kotxea

 mugimentua bada han

 «Corte Ingles-a aurkitzen ere

 hartu dinagu nahiko lan».

 

 Ordubete bat pasa ondoren

 hantxe batetik bestera

 atrebentzikin agure bati

 egin diote galdera

 poltsikotikan ateraz honek

 boligrafo ta papera

 plano ziztrin bat prestatu die

 dena gutxi gorabera

 horrekin ezer aurkitutzeko

 ederra ez ibilera.

 

 Luzatu dien paper muturrak

 ez du batere balio

 ordu erdi bat galdua dute

 aitona dela medio

 galdezka berriz jarraitu behar

 kopeta beltz ta serio

 gure bikote goierritarrak

 elkarri honela dio

 «herri honetan zarrekin ere

 ezin liteke bat fio»

 

 Ibiliaren poderioan

 aurrez aurre almazena

 telebista ta irrati bidez

 hainbeste entzun dutena

 sartu orduko han hasi dira

 probatu naian den-dena

 beraientzako lenbizi eta

 senarrentzako hurrena

 denbora urri izate horrek

 ematen diete pena.

 

 Zar eta gazte, andre ta gizon

 jendetza da ugaria

 aurtengo hontan ona omen da

 izan'e merke aldia

 lehen pisutik seigarrenera

 bada han zer ikusia

 presaka hantxen abitu dira

 pasatu naian guzia

 elektrikazko eskilaretan

 ankak trabaturik ia.

 

 Intxaurrak ere urrutikoak

 ustez hobeak izanik

 sei pisu haundi miatu eta

 ez da inongo gangarik

 ordu pare bat igaro eta

 poltsa artean da hutsik

 lenbailen alde egin beharko

 ezer erosi'be handik

 esanez «gutzat ez zegon neska

 Ordizi lezko peririk».

 


inprimatu