inprimatu
Ama Birjiņa
Izenburua:
Ama Birjiņa
Sinadura:
Etxeberria, Jose I.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Etxeberria, Jose I

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1975
Argitalpenaren urtea:
Alea:
622.zk.
Orrialdea:
2

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Ama Birjiņa

 

Etxeberria, Jose I.

 

 -I-

 

 Bertso berriak ateratzeko

 noizbait egiņik amesa.

 San Inazio joan zalako

 Arantzazutik Mandresa,

 Birjiņagandik antxe izan zun

 Gogo Jardunen sorpresa.

 Pekatariok artu dezagun

 zeru bidean arnasa.

 Orregatikan joaten dira

 peregrinuak Lurdesa.

 

 -II-

 

 Seme Jainkoak nai izan zuan

 Zu zerutikan jestia,

 aitz arte ortan gelditurikan

 bakarrik zeunden tristia.

 Entzuten danez Benardita zan

 lenen izana bixtia.

 Zure aurrean auspezturikan

 biotz oneko guztia.

 Beartsu danak iritxi dezake

 komeni zaion guztia.

 

 -III-

 

 Urte barruan epoka batzuk

 jarri baditu elizak,

 mezi dunari ondra ematen

 egin ditzagun otoitzak,

 gure animak galdu ez ditzan

 diabruaren ekaitzak.

 Orretarako Jaungoikoari

 egin bezkagu eskeintzak,

 beti beretzat izan ditezen

 mingaiņak eta biotzak.

 

 -IV-

 

 Ama Birjiņa alabatzeko

 maitzeko illan gaudenen,

 edertasunen ispillua ta

 argitasunen zoramen.

 Jainko graziaren sortzaille eta

 zeruetako goramen,

 pekatu gabe munduratua,

 fede santuen aitormen,

 zeruko aingeruz koronatua,

 danen gaindikan nabarmen.

 

 -V-

 

 Zeruetako erregin zera,

 mundu onetan bizia.

 Sortu unetik agurtu zendun

 Jaungoikoaren grazia,

 umildadezko maitetasunez

 zeruko Aitari josia,

 txikitandikan bakardadean

 guraso gabe azia.

 Salbadorearen ama izatearren

 gertatu zan au guztia.

 

 -VI-

 

 Andre guztien gaindikan zera

 birjiņa bedeinkatua,

 gizadi danak izan zaitzagun

 biotzetik maitatua.

 Bere semearen ama izatearren

 Jaungoikoak aukeratua,

 ikusirikan edertasun da

 birtutez adornatua,

 zu zeralako barkatzen zaigu

 jatorrizko pekatua.

 

 -VII-

 

 Jainkoa bera gizon eitia

 bearrezko zan artako.

 Neskatx garbi bat naikoa bazan,

 aunditasuna zertako?

 Probatu intzan belaunikatuz

 ote indukan gurtuko.

 Ura Jainkoa izango zanik

 etziala iņork sartuko.

 Beti kiskaltzen egonagatik

 sekulan ez aiz urtuko.

 

 -VIII-

 

 Etsaiak Eba engaņaturik

 artu zun bere mendeko,

 pentsaturik jatorri ura

 etzala geio onduko.

 Aleginean saiatu intzan

 Jainkoa nundik minduko.

 Uste izanik egille orrek

 etzula geio ainduko.

 Ire usteak alperrik dituk

 gizona ez dek gainduko

 

 -IX-

 

 Jainkoak berak esandakoa

 izan gogoan artua:

 emakume bat izango zala

 pekatu gabe sortua.

 Aren oin azpin deskuidatuta

 burua daukak lertua.

 Aren almena zenbataņo zan

 ez engon ondo neurtua.

 Orregatikan izandu intzan

 inpernuetara sartua.

 

 -X-

 

 Bataiotikan garbitzen baita

 pekatuaren mantxatik.

 Eure lekura irten adilla

 Jaungoikoaren etxetik.

 Pentsakizuna luzea daukat

 esplikazio motxetik:

 kontrako lora irten zitzaikan

 arbola orren txotxetik.

 Uste guzirik ez dek egingo

 surtan agon kabixetik.

 

 -XI-

 

 Denen gaiņetik maitatu bear da

 gure Jaungoiko maitea.

 Beraren kontra altxatu intzan

 diabru amorruz betea.

 Orregatikan erantsi iokan

 Ebari eure katea,

 an trabatuta eragoztearren

 zeruetara joatea,

 beti betiko itxia zedin

 an sarrerako atea.

 

 -XII-

 

 Jaungoikoari gorroto diok,

 nik beste ainbeste iretzat.

 Engaņioa besterik ez dek

 sekulan izan guretzat.

 Jaungoikoari oker zaiona

 agertu nai dek zuzentzat.

 Azken gabeko surrimentuak

 nai adimen motzentzat,

 libertadeko ate zabalak

 artutzeko itxitzat.

 

 -XIII-

 

 Lurdesko Ama, bedeinkatua,

 badegu zure bearra.

 Arkaizpetikan irteten zaigu

 ur biurturik negarra.

 Alkar maitatzen ikas dezagun

 eman zaiguzu indarra.

 Mundu guzian aplaka dedin

 gorrotoaren sugarra.

 danen gaindikan maita dezagun,

 gure Jaungoiko bakarra.

 


inprimatu