inprimatu
Eusko nekazariei
Izenburua:
Eusko nekazariei
Sinadura:
Etxeberria
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Etxeberria

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1935
Argitalpenaren urtea:
15
Alea:
752.zk.
Orrialdea:
4

Eusko nekazariei

 

Etxeberria

 

 Barka zaidazu oraingoz

 ARGIA-n zuzendariya,

 aundi samarra izanagatik

 nere ausardikeriya.

 Baldartasunez mintzatzen naizen

 alako bertsolariya

 naizelarikan luzatu nai det

 len asitako ariya;

 orretarako Jauna'k deiala

 bere esker ugariya.

 

 Lengo bidean berritu nairik

 nekazarien bizitza,

 dala ta egiņ nai ditut iru-

 lau bertso edo neurtitza.

 Bata bestea eziņ ikusi,

 berez datorkigun gaitza,

 sendatu gabe txarki gaudela

 jakintsu askoi deritza;

 orretarako elkartu bear

 alper alperrik gabiltza.

 

 Nekazarien alkartasuna,

 juan diran iru urtian,

 gauzak zuzendu eziņik dabil

 lan edo neke betean;

 ta nekazari asko, oraindik,

 beren buruen kaltean,

 arkitzen dira bildu nai ezik

 senideakin batean:

 nai aņa indar guk ezin izan

 guztiyok batu artean.

 

 Gauza egoki eta ederrak

 du aurreratu eziņa

 ta garbiyaren ondoan oso

 itxusiya da zikiņa;

 bat jo bear da ona jotzea

 ez dago ondo egiņa,

 bide txarretik nai duten batzuk,

 badauke ordea griņa,

 oyek guztiyak bukatu ziran

 danok batuko bagiņa.

 

 Batzuek ala mintzatzen dira:

 "Nekazariyak bat egiņ

 ta arrazoirik eramatea

 uste aldute noizik beiņ?

 Urte gutxira galdu baietz

 egingo nizuteke ziņ".

 Nekazariyak ze ote gaude,

 ain motz oik diyuen bezin?

 Besterik ez da emen ikusten

 gure ona eraman ezin.

 

 Etxe jabeak alkarturikan

 daudela, badakigu ori,

 albaiteruak ezdaukatenik

 entzun aldiyogu iņoi?

 Ta beste asko orrela daude

 bat egiņik be eta goi,

 aurrerantzean nun da ezdegun

 bizi nai besteren morroi

 aldan ondona alkartutzea

 guk ez aldegu arrazoi?

 


inprimatu