inprimatu
Eusko nekazariak
Izenburua:
Eusko nekazariak
Sinadura:
Etxeberria
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Etxeberria

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1935
Argitalpenaren urtea:
15
Alea:
762.zk.
Orrialdea:
3

Eusko nekazariak

 

Etxeberria

 

 Nekazariak batu ezkero

 asko egin dezakela

 uste degunok ez neri esan

 iritziz oker gaudela

 aberats zale geiegizkoei

 zeņek burutu bestela

 gauz asko utzi besteren mende

 nai dana egin dezatela

 ez sayatuko bagiņa Oiaztzun

 da Errenteriyan bezela.

 

 Basarritarrak lagun talde bat

 bildurik Errenteriyan

 beren txekorrak il da saltzeko

 daukaten arategiyan

 egin dituzten aurrerapenak

 daude oso agiriyan

 ori dala ta batzuek oraiņ

 ez lengo arrokeriyan

 umildurikan daude txokuan

 negarrez asi zoriyan.

 

 Oiartzuarrak ere ez daude

 oso nagi edo lotan

 seme argiyak jayotzen ibar,

 egi ta erreka zokotan.

 Ardo ta pertsu beste gauz asko

 dauden sindikato ortan

 eder dirudi nekazariak

 bildu diralako sortan

 aridanean ez omen daude

 atzera egitekotan.

 

 Karatz gordiņa suaren bidez

 nola biurtzen dan kare

 nekazariyak buru beratzen

 askotxo ari dirade

 maitasunezko sua ordea

 batere gorroto gabe

 arategiya lenengo jarri

 zuten da orain dotore

 ikasbide bat ederra eman

 digute Zarautz'en ere.

 

 Nekazariyak alkartzeakin

 etzaitezte ba arritu

 bein asitako bidean orain

 badaki nola jarraitu

 gure etsairik nabarmenenak

 egiņalean garaitu

 Amasa'koak zer ari diran

 ez aldezute aditu?

 Alkartasunak gauza asko ta

 ederrak egiten ditu.

 

 Aurrera dauden erri batzuek

 aitatu ditut izenez

 amaikatxo lan egin baidute

 ezagueraz eta legez

 azi gutxitik landare asko

 artzea ez da aiņ errez

 are gutxigo lurrak gozatzen

 alegintzeko bagaudez

 irakurleak orain ikusi

 ekin bear dan edo ez.

 

  Andoain'dik

 


inprimatu