inprimatu
Zerbait...
Izenburua:
Zerbait...
Sinadura:
Etxeberria Tolosa, P. (Abalegi'ko, Ibiltari)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Etxeberria, Patxi

Argitalpena:
Karmel.
Urtea:
1986
Argitalpenaren urtea:
Alea:
4
Orrialdea:
111

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Zerbait...

 

Etxeberria, P.

 

 Ogei urte dizkitzut:

 Ta, naiz ameslari

 Illargian ibiltzen

 Aitona eiztari.

 Nai ba'lu laguntxoa

 Erdi-olerkari...

 Arin noakioke

 Gazte ta lotsati

 

 Euskaldun!! Zer nai ukek

 Ikusten zer geran?

 Senide izan-ta ere

 Etsaiki-aukeran.

 Auzi ttiki-ttikiak

 Mendiak bai-liran

 ezin egon zutik

 Sukalde barnean.

 

 Aspaldiko aitonak

 Sena zuten salgai:

 Aien esan garbira

 Guztiak txit alai.

 Muga estuak omen

 Zabalak ez zelai...

 Lagunekin izketan

 Beti zintzo: BAI!

 

 Otoitzak pillan datoz

 Albiraka beti;

 Begietan malkoa

 Biotzean ezti.

 Amalau sukaldean,

 Ema ez amesti...

 Aitarekin batean

 Maiean exeri.

 

 Sagarrondo txalakak

 Goi-goian du ale:

 Eskuz atxi nai nuke

 Anaitxoa zale.

 Ortzetan biok ura,

 Air gera erabe...

 Gauean lo gaudela

 Ontzak leramake.

 

 Goizean oskorriak

 Egoiaze ekarri:

 Txalaka-azpian anai

 Ikaraz txit larri.

 Ama oska asi zaio...

 -Nai al dek bazkari?

 Eguna antxe darama;

 Ba-du egonarri.

 

 Gaueko ametsetan

 Aize zakarrago:

 Laņo beltzez illargi

 Estalita dago.

 Sorgiņak erratzean

 Igo aleraņo...

 Biaramun goizean

 Bustiak eraso.

 


inprimatu