Bost lore
Etxeberria'tar Pantzeska
I
MENDIKO LILIA
Ene, Belabi-mendi!
Ezin nik zu aantzi!
Garagarril goiz batez
Eguras nayean,
Muñoz-muño nabilzu
Zure belarrean:
Leizaran egiz eder
Zure oin aurrean.
Txit mardul dago Izadi
Ain egal ezean.
Txoriak abeslari.
Bigun ipartxoa:
Ai nuke beti zugan
Nere egoitzatxoa!!
Eguzki'ren muxu-upa
Datorkit ondora,
Gorrotorik gabeko
Laztantxo beroa.
Zugan darkit Izadi
Arrai, xamur, ezti:
Orlaxe det ezagun
Gain onetan beti.
Ba-dituzu loreak.
Zuaitzak ederki:
Zorlon oro zugan
Arki al ba'ledi!!
Ene! Bai lore ederra
An, garo artian:
Ezin aspertuz nago
Argan bi begíak.
Gauean intz goxuak,
Ikutuz orriak,
Apain dago, Belabi,
Zuk sortu-lilia.
Lilitxo! Bakarrik zu?
Bakarrik mendiyan?
Besterik ezin sor al
Belabi maitian?
Lotsaz bezela zakust
Kutuntxo neria...
Esaidazu, ba, zerbait:
Aska mii txikia.
"Bildur nauzu, txit bildur...
Aizpak ba-nitun nik.
Erne ziran: lenguan
Eskutzar aundi bik,
Or, eraman zituzten,
Txit urrun emendik...
Dollor, zeken, gaiztuak!!,
Ez dute biotzik!!
"Izadi emankorra
Aberats da beti:
Aren aginduz nago
Emen, geldi-geldi.
Gizona zer? Itzala,
Buruz yantz ba'ledi!...
Ez luke, noski, izango
Ainbat tentelkeri.
Ez ez zaizkit larri
Lagun gaur, geyegi:
Batzuk lendik zaituztet
Adiskide mami.
Maite nazu, ba-dakust:
Ez bada, ikutu ni.
Luzaro biziko naiz
Zuretzako beti."
Lilitxo ederraren
Eske lotsatiak,
Oso bigundu dit gaur
Barrunbe guztia.
Gora zazu Yainkoa
Zabal zure usaia
Otoi luzez daukazu
Gaur olerkaria.
Pozik noa etxera;
Txit naiz zoriontsu:
Belabi'n loretxo bat
Det nik gaur eskertsu.
Ez nik kalterik egin:
Txit nago baretsu;
Goi-Yauna nere alde
Zait noski, agertu.
Gaberdin burura zait
Amets egiduna?...
Belabi'n ez dagola
Gaur nere kutuna....
Gerta ote diteke
Amets eginduna?...
Nai orduko ez zait gaur
Etorri eguna.
Lauak!! Arintxo nintzan
Mendiruntz bidian:
Ba-nun ikara eta
Dar-dar biotzian.
Asnaska emen nauzu
Atzoko tokian...
Naigabez erori naiz
Kordebe lurrian!!
Lilitxo! Nora zera
Nigandik igesi?
Garoa emen dago,
Ta zu ez ageri!!
Nor izan da gaiztoa?
Nork zaitu ebatsi?
Miñez nagikizuke
Gaur geroztik beti.
***
Bein lore bat maite izan...
Mendiko lilia!!
Ikuitzen bildur nintzan
Ainbat nun maitia.
Arrotzak eraman dit
Kutuntxo txikia...
Negarrez bustia det
Geroztik begia...
Ezin det nit onetsi
Ebasle maltzurra:
Illuna sartu bait-zait
Oso barrura.
Belabi, ez zak sortu
Lilitxo biguna,
Iñorentzat ez neka
Gaur-geroz burua.
Oi!! Belabi!! Belabi!!
Nik zaitut aurrian,
Iñoiz ikusten ba'det
Lorerik ontzian.
Lilirik ezin bizi
Ontzi kaxkarrian...
Lurtarrak sar ba'leza
Egi au senian!!! ...
Oi!! Belabi!! Belabi!!
Nola zutzaz aantzi?
II
¡¡Berandu!! ... Ama gaxoa baña,
Negarrez sukal-txokoan...
Aita samiñez non ote dabil
Zotiña ezin itoan?
Izen ederra galdu alabak
Auzo ta ínguru osoan...
Neuk be negarra begian dizut.
Senide mindu alboan.
Aita eta amak, ez yakin nonbait
Oker bideak zein ziran:
Eskarne'k zekin bai yakin
Lasak non egon oi diran...
Zurikeriya eta itz ederrak
Izan zitun ugaritan...
Ai, enetxua!! Zer ikasiya
Ipiñi dezu ludian.
***
Belar-zelayan esiyak asko
Mallak ugari langetan:
Gure buruak nola ez zaitu
Izanik askoz obeak?...
Itxu gabiltza, ene maiteak!!
Ez zainduz gure loreak...
Alper-negarra ekarriko du
Ostera ere erbesteak.
Belabi'n nuen ene liliaz
Ainbat nitzaizun ni mindu!!...
Esku zakar bat Galarraga'n... Ta,
Orretxek oro egin du.
Gure loreak nora doazen
Esateko ez agindu!!
!Yesu! Zuk beti poztu naikezu.
Samin au nola, ba, arindu?
ESKARNE
Ogeigarrenez, egi-egia
Idazten asi natzaizu
Lerro txikitan zure biotza
Agertuko ote ba'nizu.
Gotzon-igurtzi ezti-biguna
Gaitikan ixuri zaizu:
Orixe zaitzen alegin aundik
Amatxok egin dizkizu.
Zortzigarrena omen zaitugu
Amar puzkako sendian:
Beste guztien edertasunak
Ortxe dituzu batian.
Anaiengatik gurbiltasuna
Oparo dezu senian;
Aizpak emanik ezti-ixurika
Leun zaitugu beti itzian.
Urdin begíak, muxua gorri
Aoa txiki polita.
Diz-Diz illeak sortatxo bitan
Oso poliki ipiñita.
Ibill arin garbi lerdena
Besuak ongi bilduta,
Muño txikian, zelayan ere
Zure berdiñik ez da-ta.
Ezin aztu det. Orril-erdian
Larrosak zabal nayen...
Txuriz istatsu, begiak apal
Eliz aundi ederrean:
Zu txit poliki. Lagun multxoa
Zenduen aldamenean...
Yesu maitia Yabetzat zendun
Ogi txuriz biotzean.
***
Zertan abilkit, ene biotza?
Zer dek asperen negarrez?
Erbestietan ibil ondoren
Zer dek bildur eta ikarez?
Zer dedan galde? Ez al dek ikus
Sagartxo mardulen ordez
Galarraga'ko egia dala
Osoro bete arantzez?
Alako lore txuri polita!!
Berdiñik ez zun izarra!!
Erbeste-kutsuz lausotu zaigu
Ain lerden zegon lizarra!
Non da izkutatu, biyotz bakuna
Loitu dun esku zakarra?
Non dezu, maite, orril-erdiko
Erritarren poz bakarra?
Ikastetxetan ibil zitzaizun
Amabi urte betian:
Atzerri idaztiz irentsi zizun
Eden txarra biotzian.
Irakurgayak, yolasaldiyak
Oro erdera latzian...
Intz gozo gabe, orra iyarturik
Eusko-loria ontzian.
III
IMANOL
Anaitxo, zutzaz det oraingo aldiya.
Maitetxo bait-zaitut: ez da arrigarriya!
Beti begiyetan zaramat yarriya
Goguan yosirik det zure irudiya.
Amaika amets eder
Ba-dizut egiña:
Alakoxia da
Zutzaz dedan miña
Amona gaxua, miñen eztigarri,
Gora zegon eske zerbait zezan sarri.
Udazken oriyak, noizbait nun ekarri.
Guztiok genduna lendikan egarri.
Gotzontxo berriya,
Muxuz txuri-gorra:
Auzo buruauste
Geron alaigarri.
Zaldibi'tik ziran ostibak agiri...
Ba-dakarre poza, eskuetan sari...
Iñude besoan loretxo bat txuri,
Aldatz goitik bera lauko bat nabarí:
Bost dituzu, baña,
Lo doa poliki
Laister dezukena
Ukuzpenez garbi.
Mutiko ninduzun. Begiak urduri.
Etxian zer gendun, maiz bear ikusi
Aita dabil txintxo, legor eta busti
Osasunaz ez da batere bildurti.
Goiko Yaunak dio
Lagurtzen zerutik,
Ez degu goserik
Izangi ziurki.
Ikastetxetik gaur arin zaiz
Aurra zaitutzeko eder maite ori.
Artoa yorratzen bear det nik ari...
Atoz, bada laister laguntzen amari.
Emaiozu muxu
Anai txikiari.
Bai ederra dala!
Gotzontxo dirudi!!
(Datorren astean jarraituko da)