inprimatu
Gorputza dardar jarria zaigu
Izenburua:
Gorputza dardar jarria zaigu
Sinadura:
Etxebarria, Jose Ramon (Txepetxa)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Etxebarria Bilbao, Jose Ramon

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1980
Argitalpenaren urtea:
Alea:
894.zk.
Orrialdea:
39

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Gorputza dardar jarria zaigu

 

Etxebarria, J.R. (Txepetxa)

 

 Gorputza dardar jarria zaigu

 bihotza arnasa gabe

 gazte izanik urratzekotan

 zenituen hainbat bide.

 Nola joan zinen kolpe batean

 goraintziak adiskide!

 oraindik ere sinestezinik

 guztiz hunkituta gaude.

 

 Sinesmen kontu horretan ginen

 eritzi desberdineko geure artean

 eztabaidarik

 ez dugu dagoeneko.

 Baldin zerurik goian badago

 sar zaitez hara beteko!

 zuk buka gabe utzitakoak

 guk baititugu beteko.

 

 Azaroaren bederatzian

 beti izango naiz goibel

 udazkena da eta lurrean

 erdi hilik mila horbel.

 Euskaldungintzan ez zinen izan

 beste asko bezain epel

 hori besterik ez balitz ere

 gogoan zaitugu MIKEL!

 


inprimatu