inprimatu
Adio Konstituzio!
Izenburua:
Adio Konstituzio!
Sinadura:
Etxebarria, Jose Ramon (Txepetxa)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Etxebarria Bilbao, Jose Ramon

Argitalpena:
Anaitasuna.
Urtea:
1978
Argitalpenaren urtea:
Alea:
374.zk.
Orrialdea:
8

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Adio Konstituzio!

 

Txepetxa

 

 Abenduaren seigarrenean

 ederrak gaude ikusiak.

 Erreferendu egun horretan

 pasa dira komediak.

 Jende guztiak botaziotan

 jarriak zeuzkan begiak.

 Triste geratu dira azkenik

 euskaldunen etsaiak.

 

 Propagandatan izugarrizko

 bonbaketa sufriturik.

 Telebista, irrati ta beste

 guk ez dugu holakorik.

 Baietz jakina denek batera,

 ez dute gura besterik.

 Horrela izanik guk ez genuke

 Euskal Herrian bakerik.

 

 Adolfo, Santi, Felipe eta

 Juan Carlosen lagun onak!

 Oraingo txandan ez dira izan

 oso bigun zuen penak.

 Bizi garen burruka honetan,

 Biba gudari kutunak!

 Askatasuna lortzeko presto

 gaude gaurko euskaldunak.

 

 Euskal Herriak ez du onartu

 espainiarren legea,

 nahiz 'ta Madrilen kontsentsu bidez

 ongitxo jaio umea.

 Edozertara, guk ba dakigu

 hori ez dela gurea.

 Eta ez errekonozitzeko

 ba dugu eskubidea.

 

 Pesoetarrak hor ari dira

 azalezinak azalduz,

 abstetzioari hogei ta hamar

 edo guttienez kenduz.

 Ezetzak eta boto zuriak

 ere poliki ahaztuz.

 Azken batetan, gehienok baietz

 esan dugula frogatuz.

 

 Espainiari begira dauden

 alderdi politikoak,

 Majoritario izen ponpoxoz

 dioskuez betikoak.

 Ehuneko hogei ta hamabost

 hemengo monarkikoak.

 Horixek dira lagun maiteok

 baietzaren aldekoak.

 

 Gobernukoak tonto ez dira

 'ta omen daude urduri,

 Adolfo bera ere bide da

 geratu zur eta larri.

 Ikas dezala errepresioak

 zer fruitu duen ekarri.

 Herri zapaldu honetan gaude

 askatzearen egarri.

 

 Galizia ere oso beroki

 zaigu azkenik hasia.

 Botatzerako ez da azaldu

 bizilagunen erdia.

 Nazio ttikien arazoa

 ez baita gauza bitxia.

 Hainbat gudarik burruka latzez

 emana dute bizia.

 

 Gaztelania lege indarrez

 bultzatzerako aukera.

 Gure hizkuntzaren aurka beti

 diglosiaren ikara.

 Euskaldunok asko ez baina

 behintzat memelo ez gara.

 Aukeratzeko dudarikan ez,

 guretzat bego euskara.

 

 Estatutua ez da izango

 batzuk nahi zuten bezala.

 Exigitzeko dugun indarra

 ez da benetan makala.

 Hasteko, behintzat, guk nahi duguna

 osorik nazionala,

 Nafarroa ere ondo sartuta

 bere barruan daukala.

 

 Pentsa dezagun, gaurtik aurrera

 zer beharko dugun egin.

 Zer modutako etorkizuna?

 hori nahi genuke jakin.

 Euskal Herria errealitate

 bihurtuko dugu arin.

 Horretarako lan egin gogor

 euskaldunok elkarrekin!

 

 Gure indarra handitxoa da

 egon arren banatua.

 Batzean dugu abertzaleok

 garaipenaren gakua.

 Jende guztia helburu batez

 burrukan oso lotua,

 errealitate egin dezagun

 Euskal Herri askatua.

 


inprimatu