inprimatu
Urrategi bidean
Izenburua:
Urrategi bidean
Sinadura:
Etxaniz, Nemesio (Amilaitz)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Etxaniz, Nemesio

Argitalpena:
Karmel.
Urtea:
1955
Argitalpenaren urtea:
5
Alea:
Orrialdea:
72

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Urrategi bidean

 

Etxaniz, N.

 

 Urrategi bidean jendea da lodi,

 kantuz mendi guztiak zerua dirudi.

 Kantari bat, kantari bi:

 Urratein amabi.

 Azkoiti dana art da kantuan Amari.

 

 ***

 

 Izarrak zerutikan inbidiz-dauzkagu,

 Urrategi'ko Ama nai digute ostu:

 Zeruko argi danak galdu omen-ditu.

 Izarrik ederrena, Azkoitin gelditu.

 

 ***

 

 Urrategi bidean loreak ugari,

 aize epel gozotan zelatan igari.

 Loretxo bat, loretxo bi:

 Urratein amabi.

 Lorerik ederrena Zu zera, Andra Mari.

 

 Izarrak zerutikan...

 

 ***

 

 Urrategi bidean iturri kantari,

 arri artean ura dijoa jostari.

 Iturri bat, iturri bi:

 Urratein amabi,

 Zure mantu ederra beti dedin garbi.

 

 Izarrak zerutikan...

 

 ***

 

 Urrategi gaņean Izar bat da agiri,

 zeru guztia dauka argiz dizdizari.

 Izartxo bat, izartxo bi:

 Urratein amabi.

 Izarrik ederrena zure koroi ori.

 

 Izarrak zerutikan...

 

 ***

 

 Urrategi gariean Ermita bat ixuri,

 ta an Ama, zeru bidea erakusten guri.

 Ermita bat txuri-txuri,

 ta an Ama gidari.

 Zeruan sar gaitzala zapata ta guzti.

 

 Izarrak zerutikan...

 


inprimatu