inprimatu
Txakur baten komeriak
Izenburua:
Txakur baten komeriak
Sinadura:
Etxaniz, Nemesio (Amilaitz)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Etxaniz, Nemesio

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1955
Argitalpenaren urtea:
20
Alea:
19.zk.
Orrialdea:
241-242

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Txakur baten komeriak

 

Etxaniz, Nemesio

 

 Donostia'n ba-det nik

 sendi bat ezagun

 etxeko danak ditut

 oso nere lagun;

 aien berriak ongi

 zabaldu ditzagun,

 bosgarren bizitzara

 gaur igo dizagun.

 

 Or degu lenbiziko

 "Ama Biotz-bera",

 ura irtengo bai-zaigu

 aurrena atera;

 ille-kiribillotan

 "enplame" -illera

 ikusiko diozu

 goiz juaten ba-zera.

 

 "Aita Martiri" dezu

 etxeko burua,

 aste osoa dauka

 kanpoan lotua

 etxetik kanpo bai-du

 bere lan-lekua;

 jairako orrgi zaitzen du

 etxerako ordua.

 

 Nagusiena, alaba

 dator pinpiriņa

 urteak ezkutatzen

 ederki dakiņa;

 "Mari Puntta" diagu

 jarri izen piņa,

 mototx bat, aur itxuran,

 du beti egiņa.

 

 Seme zarrena, apaiz

 dute Aragoian;

 "Mutil Zarra" du izena

 senide artian.

 "Bat" izendun txakur bat

 du aldamenian,

 oso gaizki oitua

 kutizi guzian.

 

 Irugarrena dator

 seme gazteena,

 soldauzkan bere illea

 moztu ziotena;

 Ama Biotz-berak, bai,

 orduantxe pena!

 Argatik "Kazka-Motz" du

 bere gaitzizena.

 

 Ta orain datoz gure

 istillu gorriak,

 seme-apaiza-bide

 emen ikusiak.

 "Mutil-Zarra"k zer egin?

 Mutilzarkeriak!

 Txakurra artu ta an datoz

 Donosti'ra biak.

 

 Mendian bizitzeko

 "Bat" oso ona zan,

 baņa Donosti'rako

 ikasia etzan.

 Nola euki txakurra

 bosgarren bizitzan?

 Kanpora atera bear,

 anka jaso zezan.

 

 Alaba pinpiriņak

 darama kalera;

 txakurra, irten orduko,

 gurpillen aurrera.

 Nexkak jo du garraxi:

 "Bat" ator onera!"

 Donosti'ko guziok

 izutuak gera.

 

 Buen Pastor'ko arkupe

 barruan urrengo,

 seņorito piņ baten

 ondoan du txango,

 Aize-alditxo batek

 gogor eman dio;

 orietakoak aixa

 txukundu dizkio.

 

 Donosti'ko apaizen

 ondoren saltaka,

 nausia billa-ustean

 dijoa usaika.

 Nork gelditu zoro au

 katetik tiraka?

 Esku biak nexkari

 etenduak utzi dizka.

 

 Mari-Punttak ez daki

 nora begiratu;

 kolore danak zaizko

 arpegira batu.

 

 Txakurrak zenbat aldiz

 anka du goratu?

 Alkateak aņa du

 kaletan firmatu.

 Mari-Puntta sartu da

 etxera asarre;

 "Egin dezaiotela

 beste bati parre".

 Txakurrarekin ez nik

 geiago batzarre;

 Aragoi'n billa beza

 beretzako larre."

 

 Ala dituzu asko

 kristauen artean,

 beti oker jokatzen

 Jaunaren Legean.

 Ezpaidakite ibiltzen

 kristauki, lurrean,

 txakurren sala dure

 inpernu-leizean.

 


inprimatu