Santa Ageda abestiak
Amilaitz
1
Zorion, etxe ontako denoi,
oles egitera gatoz:
aterik-ate oitura zarra
aurten berritzeko asmoz.
Ez gaude oso aberats diruz,
ez-ta ere oņetakoz:
baņa estarriz sano gabiltza,
ta kanta nai degu gogoz.
2
Santa Ageda bespera degu
Euskalerriko eguna,
etxe guztiak kantuz pozteko
aukeratua deguna.
Santa maitea gaur artu degu
gure bideko laguna;
aren laguntzaz bete gentzake
egun ontakojarduna.
3
Sizilia'ko ugarte ederrak
emana degu lorea:
an jaio bai-zan gure Ageda,
zorioneko gaztea.
Txikitatikan gogoz artu zun
Jesukristo'ren legea:
maitasun onek ekarri zion
biotzeko poz betea.
4
Edertasunez Jaunak apaindu
zuan Ageda gaztetan:
aren begiak izar bi ziran,
arpegi gozo aretan.
Gizon gaiztoen griņa zitalak
esna zitzaken benetan;
laster itxutu zan Kintziano
Agedaren ederretan.
5
Agedak bere maite bakarra,
Jesus aukeratu zuan:
orregatikan beste maiterik
etzan arentzat munduan.
Kintzianoren eske guztiak
errez baztartu zituan:
baņa agintari gaizto arek
kristautzat salatu zuan.
6
Emakume gaizto baten mende,
sartu zuten giltzapean,
Agedaren biotz garbi ura
zikin ote-zezakean.
Ailperrik baņa alegindu zan
andra lizuna lanean:
onen esanak etziran sartu
Agedaren biotzean.
7
Amorro biziz oņutsik jarri
dute Ageda zintzoa,
txingar gorien gaņean gero
ibil-arazi gaxoa:
ondoren, bular bat ebakita,
uzten dute urratua:
baņa Jainkoak biurtu zion
gau artan bular mindua.
8
Ailperrik gizon gaiztoak zuten
oņazez erdi-illik utzi:
Jesukristoren maitasun artan
etzuan iņola etsi:
otoi gozotan gogoa ixuriz
mundu ontatik igesi,
zeruetako zori ederra
betiko zun irabazi.