inprimatu
Pandero zarra
Izenburua:
Pandero zarra
Sinadura:
Etxaniz, Nemesio (Amilaitz)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Etxaniz, Nemesio

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1971
Argitalpenaren urtea:
Alea:
440.zk.
Orrialdea:
0

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Pandero zarra

 

 

 Pander zarraren otsak,

 aitzen ditu biotzak

 aitzen ditu biotzak,

 ere gazte jendeari

 kenduz dantzarako lotsak

 

 Begira, begira dantzari;

 begira soiñu joilleari,

 Begira bi begietatik

 darion negar malkoari.

 

 Pandero zarra ta alboka

 biak ari gera joka

 biak ari gera joka

 Gazte jendeak or dauka

 bere biotzen azoka.

 Begira, begira, dantzari...

 

 Pandero joille gaztea,

 nun dezu adiskidea?

 nun dezu adiskidea?

 Joxeparekin dantzatzen

 ari da lotsagabea.

 Begira, begira...

 

 Pandero zara jo ta jo

 ez det entzuten geiago,

 ez det entzuten geiago.

 Ganbarako batar baten

 aztuta negarrez dago,

 Begira, begira...

 

 Pandero zara tarrantan,

 katuak atzaparretan,

 katuak atzaparretan;

 urratuta utzi digu

 bart gabeko amarretan

 Begira, begira, dantzari


inprimatu