inprimatu
Lagun giro
Izenburua:
Lagun giro
Sinadura:
Etxaniz, Nemesio (Amilaitz)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Etxaniz, Nemesio

Argitalpena:
Karmel.
Urtea:
1971
Argitalpenaren urtea:
Alea:
2
Orrialdea:
54

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Lagun giro

 

Etxaniz, N.

 

 Lagun-giro atsegiņa,

 egin orain alegiņa.

 Kartzeletako gure anaiok

 ba dute bizi eziņa.

 

 Eliztarren artean

 gure zoritxarrez,

 sartuak dabilzkigu

 Kaifas ta Erodes;

 Jainkoa ta Eliza

 aitortuz mingaiņez;

 baiņa diabru-lanak

 egiņaz zigorrez.

 

 Jaunak euskaldun sortuak,

 emen gabiltz makilduak.

 Gure pekatu guzia auxe da:

 gu ezin izan paltsuak.

 

 Maltzurkeria dabil

 munduan itxusi;

 lagun urkoa ezin

 dutela ikusi;

 egia, etxe gabe;

 gezurra, naagusi;

 zintzoari makilla

 bizkarren ausi.

 

 Gure sorlekuan gaude,

 iņorenik artu gabe.

 Nolatan egin zaizkigu orain

 auzokoak gure jabe?

 

 Bial itzazu, Jauna,

 zure aingeruak;

 goza ditzaten zerbait

 kartzeleratuak.

 Euskalerriko oiturak,

 ain daude galduak!...

 Etxeratu euskaldun

 erbesteratuak.

 

 Euskalerri! Euskalerri!

 Euskera dek ire gerri.

 Izkera ori galtzen ezpadek,

 izango ok ire berri.

 

 Atoz, Jesus berriro

 zartailluarekin,

 merkatari ustelak

 mai ta diruekin

 lurrera botatzera

 asarre-itzekin:

 zure Eliza maitea,

 usteldu ez dedin.

 

 Jainkoak libre egin gaitu,

 dantza, danbolin da txistu.

 Gure erria askatu, Jauna,

 ta gogoz maiteko zaitu.

 


inprimatu