inprimatu
Kwai ibai gaineko zubia
Izenburua:
Kwai ibai gaineko zubia
Sinadura:
Etxaniz, Nemesio (Amilaitz)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Etxaniz, Nemesio

Argitalpena:
Karmel.
Urtea:
1959
Argitalpenaren urtea:
9
Alea:
2.zk.
Orrialdea:
9

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Kwai ibai gaņeko zubia

 

 

 Danga! Etxetik urruti.

 Danga! Etsai-begipean,

 emen naukazu, maite,

 zubi bat jaso nairik lanean,

 

 Danga! Etxetik urruti.

 Danga! Txistuka bidean,

 zure begi gozoen

 argia dedala biotzean.

 

 Ai, ene maite! zu noiz ikusiko

 emen nabil amesetan,

 zure izena adituaz

 basamortuko aide onetan.

 

 Aisa! dijoa Felisa.

 Aisa! txoriaren gisa;

 ta ni emen nazue,

 ikusi nairik aren keriza.

 

 Aisa! dijoa Felisa.

 Aisa! txoriaren gisa;

 neskatx ori eztezu

 nun-nai arkitu diteken ziza.

 

 Ibaiko urak zubipean bera,

 itxas-aldera dijuaz,

 zure oroipen-amesetan

 nere naigabeak gozatuaz.

 

 Aisa! dijoa Felisa.

 Aisa! txoriaren gisa;

 pozik nuke biotza

 noizbait nerea izango ba'litza!

 

 Groman:

 

 Aisa! dijoa Pelixa.

 Aisa! txoriaren gixa..

 batez ere sarritxo

 edaten duanean anixa.

 


inprimatu