inprimatu
Euskera zeru'ko atean
Izenburua:
Euskera zeru'ko atean
Sinadura:
Etxaniz, Nemesio (Amilaitz)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Etxaniz, Nemesio

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1922
Argitalpenaren urtea:
2
Alea:
72.zk.
Orrialdea:
1

Euskera zeru'ko atean

 

Erratzu

 

 Euskaldun-umezurtxoa

 Bidean goserik doa.

 Indarrik ez ta bidearen ertz

 Gelditzen da gixaxoa.

 "Nere azkena omen da" dio

 eta begiak isten zaizkio.

 

                 * * *

 

 Umezurtza esnatzean,

 Zeru'ko ate-atean!

 San Pedro ate-ondoan

 Irakurtzen an zegoan.

 Uume gaxoak ari begira

 zer egin ere estaki.

 "¿San Pedro'ri nola itzegin gero?".

 esaten zuan bildurti...

 

 Baserritar bat onetan

       Zeru-bidean

 Dator izerdi patzetan.

       ¡Aren izerdi-tantoak!

       ¡Aren oinkada sendoak!...

 

 Baserritarra zeru-atera,

       Euzkia mendi-ostera...

 "Arratsaldeon, San Pedro Jauna,

       ¿nolatan gaurko eguna?".

 ¡Arraiepola! dio San Pedro'k

       euskera entzundakoan,

 Aspaldi ontan ez nuan entzun

       euskerarik ate-ontan.

 Sartu barrura, gizona,

       sartu barrura;

 Euskera dakitenentzat

 Zabalik dago zerua".

 

 Umezurtxoak itzok entzunda

 Pozaren-poz esan zuan:

 "Nik ere euskeraz badakit eta

       laster naiz zeru-barruan".

 Baña poz-pozik

 San Pedro'gana

       zijoalarik,

 ernetu zan mutikoa.

 Etzegon ilda!

 Ondoez bat zan guztia...

 "¡Au amets gozoa!"

 Esan zuan jaikitzean.

 Ta ames aren ondorean

 Asmo bat artu omen-zuan

       Biotzean:

 Andik aurrera beti ta beti

 Euskeraz itzegitea.

 Zeru-barruan sartzeko, egin

 Euskeraz, irakurlea.

 


inprimatu