inprimatu
Senar-emazteen elkarrizketa
Izenburua:
Senar-emazteen elkarrizketa
Sinadura:
Etxaluze, Joxe Mari
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Etxaluze, Joxe Mari

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1975
Argitalpenaren urtea:
Alea:
637.zk.
Orrialdea:
2

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Senar-emazteen elkarrizketa

 

Etxaluze, Joxe Mari

 

 SENARRAK

 

 Bart etxeratu nintzan

 naiko beranduan,

 Emaztea zai zegon

 suaren onduan,

 Elkarizketa gogor bat

 eduki genduan,

 Ez dakit arrazoia

 nork izango zuan.

 

 EMAZTEAK

 

 Gu etxeratzeko gaur

 negoen poztuta,

 bein behar da gaur ere

 zatoz zapuztuta,

 gau enik esan gabe

 kopeta beztuta,

 ez dakit nekaturik

 edo berdoztuta.

 

 SENARRAK

 

 Neska gaztetan ziņan

 zu oso ponposa,

 hizketan umilla ta

 ibiltzen aidosa,

 zu nereganatzean

 hartu nuen poza,

 baiņa etziņan zimeltzen

 etzeran larrosa.

 

 EMAZTEAK

 

 Zuk engaņatuta ni

 ezkondu gazterik,

 haurrak hazI ezinda

 bizi naiz tristerik,

 ez nuen nik espero

 horta iristerik,

 gizonetik ez dezu

 zati bat besterik.

 

 SENARRAK

 

 Aldare aurrean nik

 erosia urrez,

 ondo ezagutzen ez

 nizulako aurrez,

 haurrak musu zikiņik,

 goseak negarrez,

 zeu telebisioan

 zigarroa errez.

 

 EMAZTEAK

 

 Nere ondora zatoz

 zu sarritan ordi,

 goiz-aldean etxera

 nik ez dakit nundi,

 neretzat hitz goxo bat

 ez dago iņundi,

 ta jotzen ez banazu

 halare gaitzerdi.

 

 SENARRAK

 

 Goizean ni lanera

 zeu nahi zunen altxa,

 gero sarri zabiltza

 kontua ta saltsa,

 lotsagarri diranak

 beste zenbait mantxa

 emazte batentzako

 hori al da martxa.

 

 EMAZTEAK

 

 LanarI urrutitik

 beti hartu usai,

 zurruterako pronto

 zaude aste ta jai,

 ustez lagun hartuta

 lautik bitan etsai,

 horrelako gizonik

 senartzat ez det nahi.

 

 SENARRAK

 

 Zuk azal beltza dezu

 bibote ta guzi,

 galtzak nik jantzi arren

 zu zaude nagusi,

 diborzioa balego

 nahigo nuke kasi

 pertsonarik ez leike

 gaur zurekin bizi.

 

 EMAZTEAK

 

 Ikusten zaitut, zabiltz

 diborzio eske,

 emaztea ta haurrak

 zuk saldu nahi merke,

 nik hartu nun gurutzea

 eraman nahi nuke,

 haurrengatik ez balitz

 onartu liteke.

 

 SENARRAK

 

 Haurraren aitzakian

 panpliņa ederrak,

 haientzate dituzu

 maitasun laburrak,

 zuk bezelase ditut

 pusketa samurrak,

 neuk hazi ta heziko

 ditut gure haurrak.

 

 EMAZTEAK

 

 Arrokeriak egiņ

 zaitu zu mirabe,

 neri eman didazu

 hamaika nahigabe,

 ez izate-ezkeroz

 gizatasun jabe,

 zu bezela hezita

 ez haztea hobe.

 

 SENARRAK

 

 Zure apaindurrak

 usten digu poltsa,

 gaur ille horia ta

 biar berriz beltza,

 begietan pintura

 arpegian hautsa,

 andrea atera zait

 txoro haize hutsa.

 

 EMAZTEAK

 

 Oraindik esan leizke

 makiņabat egi,

 ze ikasbide eman deun

 dago nahiko argi,

 gaizki hitzegiteko

 ez alda geiegi,

 txarrean ona zera

 nahi badezu segi.

 


inprimatu