inprimatu
Pelota
Izenburua:
Pelota
Sinadura:
Etxaluze, Joxe Mari
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Etxaluze, Joxe Mari

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1975
Argitalpenaren urtea:
Alea:
646-647.zk.
Orrialdea:
2

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Pelota

 

Etxaluze, Jose MĒ

 

 -1-

 

 Lagun zahar batek han galdetu dit

 belarriaren ertzea

 ez alua euskal pelotari

 bertso batzuek jartzea

 pentsatutzean alako poz bat

 banatu zait bihotzea

 buruak lanik egin ezean

 gerta ziteken lertzea

 

 -2-

 

 Katu este bat ariz bilduta

 larruz josirik egiņa

 aundi txikian eta pixuan

 beti ez dugu berdiņa

 biribila da eta gozua

 bainan saltatari piņa

 gizonaren eskutatik errez

 sarri aldeiten dakiņa.

 

 -3-

 

 Euskal pelota sartua dugu

 buru bihotz ta zaiņetan

 kirol eder han maite da kale

 baserri mendi gaiņetan

 jokatzen dugu trinkete frontoi

 arkupe eda plazetan

 pelota juaz jostatzen gera

 berdin aste ta jaietan

 

 -4-

 

 Ez dakit noiz ta nola sortu zan

 Or gelditzen da auzia

 zalantzik gabe euskal lurrean

 dugu jaio ta azia

 zenbat lurraldetan erein duen

 geroztik bere azia

 bere adarrak estaltzen dute

 gaur ia mundu guzia

 

 -5-

 

 Euskal lurrean sortua dala

 ortan ez dago dudarik

 zorionean naiz orain egon

 urrutira zabaldurik

 sasi jakintsu askotxo dabiltz

 euskal izena ken nairik

 izen ona iņori kentzeko

 ez dago eskubiderik.

 

 -6-

 

 Euskalduna dalako ez dauka

 merezi hainbat botere

 nabarmentzen da askok ez dute

 kirol han maite batere

 beste izen bat baldin baleuka

 jasoko luke dotore

 pelotaren jabeak gu gera

 askok nai ez badute ere

 

 -7-

 

 Kirol garbi ta jator bat zera

 ez artu bide narratxik

 Doi eginaz ez zaizu paltako

 gizon argien laguntzik

 Olinpiadan orain ez duzu

 erakusketa beste hitzik

 nun nai sartzeko ere ez duzu

 edozein kirolen lotsik

 

 -8-

 

 Euskal kirolak gaur zu zaituzte

 ispilu eta gidari

 zer balio dezun erakutsiz

 zabiltz mundu guziari

 nortasun hori kentzen ez utzi

 zuk al badezu inori

 Euskaldunak izango gaituzu

 laguntzaile ta gudari

 

 -9-

 

 Errebotea degu errege

 ta ez du galtzen nortasunik

 eskuz remontez edo txisteraz

 danak ederrak izanik

 Sare, trinkete, raketa, pala

 bai ote dauka azkenik

 zer tresna degu hainbat eratan

 gizona jostatzen danik

 

 -10-

 

 Euskaldunak beti maita degu

 kirol gogorren jolasa

 alkar neurtuz ez dala nonbait

 denborarik ezin pasa

 indarketa bat egin ondoren

 lasai artuaz arnasa

 jostatuaz gazte irauteko

 han da kirol aproposa

 

 -11-

 

 Hanka bizkorrak behar dirade

 eta biguinak gerriak

 zentzun argi bat eta gainera

 lausorik gabe begiak

 izan ditugun artista asko

 hain dira txalogarriak

 arte jatonren altxor bat dauka

 zuregan euskal herriak

 

 -12-

 

 Txindoki, Aizkorri eta Anbotok

 ba dute zenbait haitzarte

 beren magaletan babestuaz

 gaztain, haritz, pago ta arte

 euskal gizonak kirolak sortzen

 izan ditu milla arte

 euskal pelota bizi dedila

 mundua mundu dan arte.

 


inprimatu