inprimatu
Oria ibaiko pantanoa
Izenburua:
Oria ibaiko pantanoa
Sinadura:
Etxaluze, Joxe Mari
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Etxaluze, Joxe Mari

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1975
Argitalpenaren urtea:
Alea:
626.zk.
Orrialdea:
2

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Oria ibaiko pantanoa

 

Etxaluze, J.M.

 

 -I-

 

 Gai bat aukeran iritxi zaita

 bertsoz aitatzera nua,

 iņoren aurka ez det jarri nai

 ein nai det kritika sanua,

 Seguran egin bear dutela

 putzu edo pantanua,

 herri baju bat altxatutzeko

 ai zer nolako planua.

 

 -II-

 

 Idiazabaldikan asita

 gora ez dakit noraņo,

 ura alturan igoko luke

 ia Segura bertaņo,

 udaran euliak ditu turistak

 neguan bazter denak laņo,

 fabrika jator bat ez altzan obe

 or putzu zar ori baiņo.

 

 -III-

 

 Ordeka bikain ori da Jaunak

 euskaldunentzat egiņa,

 lore tegian apain usaintxu

 nabaitzen da krabeliņa,

 nik galdetzen nun du Gipuzkuk

 beste bat orren berdiņa,

 ez al da pena urez estali

 Gipuzkoaren jardiņa.

 

 -IV-

 

 Bost herrirentzat sortu litezke

 ortik amaika ezbear,

 baiņan txikiak aurka egiteko

 ez du bear ainbat indar,

 arriak berak ondo pentsa ta

 oigatik ein leike negar,

 lau aundizkiren serbitzurako

 ainbat txiki jarri bear.

 

 -V-

 

 Berrogei ta bost baserri zuri

 betiko urperatzeko,

 orko jendeak zer faltako du

 susto ortatik iltzeko,

 ni ziur nago nere iritzia

 ez da ona danentzako,

 noiztikan ez da eskubiderik

 egia defenditzeko.

 

 -VI-

 

 Jardiņ batenak zortzi bat milla

 area lur urez estali,

 beren kabitik irten bear dute

 irurogeita bost famili,

 etorkizuna jorratzen eziņ

 gera txantxetan ibilli,

 gure naigabe sugarra ezin

 liteke urez itzali.

 

 -VII-

 

 Bertsoz eleizke gaur ondo neur

 egingo diran kalteak,

 Santa Engrazi ta San Ignazio

 bi elizatxo maiteak,

 batzuei ajolarik ez die

 oiek urpera joateak,

 diruz zabaldu naiko dituzte

 gero zeruko ateak.

 

 -VIII-

 

 Ni putzu oien aurka ez nago

 oiek bearrezko dira,

 aurrerapenak ur eskasia

 ekarri du gizadira,

 baiņan ortako zergatik jarri

 ordeka orri begira,

 putzu oik eraman bear dira

 aldala basamortura.

 

 -IX-

 

 Putzu zar ori or egiteko

 goitikan dute agindu,

 berri txar orrek zeiņ Goierritar

 ez du gogotik samindu,

 basamortu batean egin deiņ

 bear degu alegindu,

 alkar artuta lan eiņ dezagun

 oraindik ez da berandu.

 

 -X-

 

 Kaliz gogor oi guk edan gabe

 ez ote leike igaro,

 Agintari ta erritar denok

 lanean saiatu bero,

 amets oi egi biurtu leike

 danok saiatu ezkero,

 damu alperrik izango degu

 denbora pasata gero.

 


inprimatu