Nere amari
Etxaluze, Jose MĒ
-I-
Juan daneko aspaldi ontan
ez det bertsorik idatzi;
nik ondo dakit bertso jardiņa
lene ez det lorez jantzi.
Ama itz orrek buruan sortu dit
ez dakit zenbat iritzi
ta ezin nezazke bazterreratuz
zokoan gorde ta utzi.
-II-
Badaio'ko "Zumizketa'n" jaioa
milla beatzireungo urtean,
Tolosa'ko ballaratxo bat da
ez dago ain apartean,
Naparroa'kin naiz arraian egon
Gipuzkoa'ko partean,
sei bizitzako berdin-gabeko
baserri zabal batean.
-III-
Jainkoa ta zu zaituztet goguan
jeiki orduko goizean,
zuk erakutsitako otoitzak
egiten ditut noizean.
O! zenbat une goxo paseak
zure magal babesean!
Zeņek goralduko zaitu bertsoz
zure pusketak ezean!
-IV-
Aurtxo nintzala sarri negarrez
zure bular bigunak bustiz,
nere negar malkoak legortzen
beti jartzen ziņan astiz.
Itz bigun xamur jorioz edo
doņu gozoko abestiz,
Amak bakarrik berdindu leiken
maitasun samur da eztiz.
-V-
Zere erraitan ni sortutzeko
Jainkoak txit bereizia,
Ama euskaldun bat izateko
nik izan nuen grazia,
Zuri zor ditut euskera otoitz
arnasa eta bizia,
itz baterako zuri zor dizut
munduan naizen guzia.
-VI-
Nigatik zenbat sufritu zendun
ez det errez ulertuko,
argatik zentzuna sano ba'det
etzaitut iņoiz baztertuko.
Zuri maitasuna azaltzen ni
sekula ez naiz aspertuko,
baņa alare merezi ainbat
etzaitut iņoiz eskertuko.
-VII-
Zazpi bat urte kabi berri bat
neronek sortu nuela,
baņan geroztik nik ez det aztu
zure maitasun epela.
Eziņ ukatu zure ondora
ni pozik juaten naizela,
udaberrian enaratxoak
lengo kabira bezela.
-VIII-
Zuk amar Aurtxo osasuntsuak
sortu ginduzun mundura,
azi ta ezi zeuk izan zendun
beti gu danon ardura.
Nere urrengo anaia iltzan,
gazterikan gaxo ura,
beste beatzi Jaunai eskerrak
oraindikan bizi gera.
-IX-
Gazte denboran ez dakit zenbat
bertso ikasi zenduan,
amaika bider abestu ziņuzen
zuk maitasun senduan.
Ni ago-zabalik egote nintzan
entzuten zure onduan,
bertsotarako zaletesuna
nik zugandik artu nuan.
-X-
Aita eta zu ta senideok
sarri alkarren onduan,
errosaioa eta bertsoak
ziņuzen apal onduan,
Fede santuan ere giņaden
orduan ia onduan,
zure orduko bertsoak nabil
orain ni ezin onduan.
-XI-
Garai artako giro xamurra
gaurre goguan daukat nik,
su-paztarrean kantu ta bertso
ta ipui-zarrak esanik.
Sasoi artako une alaiak
nora zerate juanik!
Gaur pamilian ere ez dago
orduko alaitasunik!
-XII-
Askok diote gaurko giroan
bizi gerala obeto,
lantokian makina biurtu
ordupean ia ito.
Etxean, berriz, telebistatik
Cruif, Netzer eta Joanito
O zenbat jende uste ez degula
biurtu gaituzten fofito.