inprimatu
Gogo jardunak Idiazabal
Izenburua:
Gogo jardunak Idiazabal
Sinadura:
Etxaluze, Jose Mari
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Etxaluze, Jose Mari

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1974
Argitalpenaren urtea:
Alea:
617.zk.
Orrialdea:
2

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Gogo jardunak Idiazabal

 

Etxaluze, Jose Mª

 

 -I-

 

 Gogo Jardunak aurten

 Idiazabalen,

 ez dirade jarriak

 askok nai baiño len.

 Neu ere animatik

 kezkati nenbillen,

 argatikan juan naiz

 aldetan umillen.

 

 -II-

 

 Aita Agirretxe ta

 Bereziartua,

 bikote au genduen

 gogoz onartua.

 Karga astun bat dute

 beren gain artua,

 gauz asko ezin guri

 buruan sartua.

 

 -III-

 

 Lekaimeen etxean

 ziran itzaldiak,

 esanaz izateko

 gu egi zaliak.

 Ez du geiegi erantzun

 bertako jendiak,

 nunbait ez du asetzen

 ogi debaldiak.

 

 -IV-

 

 Idiazabal Zegama

 eta Ormaiztegi,

 alare ez gera bildu

 txit jende geiegi.

 Erakutsi digute

 makiña bat egi,

 bidea badakigu

 nai badegu segi.

 

 -V-

 

 Alkarren inguruan

 gauero iru ordu,

 aspertuta etzaigu

 iñor nabarmendu.

 Konzilioak ere

 ori eskatzen du,

 fede moldeak ere

 berritu bear du.

 

 -VI-

 

 Konzilioak eman

 ainbat aldakuntza,

 berandu samar datoz

 geienak onuntza.

 Lenago izan bagendu

 olako laguntza,

 gure fedea etzan

 egongo ain otza.

 

 -VII-

 

 Lenago inpernua

 gogor aitatzean,

 bildurrez jartzen giñan

 iltzeko trantzian.

 Sasoi artako orruak

 modatik juan tzian,

 gaur gogo jardunake

 tertuli antzian.

 

 -VIII-

 

 Eleiza lengo eran

 etzan bizi trankil,

 argatik ainbat bide

 berritutzen dabil.

 Olerkari zar batek

 au esan zun umil,

 «mundu ontan berritu

 edo bestela il».

 

 -IX-

 

 Kristok egia zuen

 txit beti oiñarri,

 maitasuna loturik

 dago bide orri.

 Baldin bagera kristau

 fedean egarri,

 ara ur garbikoak

 or guk bi iturri.

 

 -X-

 

 Kristo egiagatik

 gurutzean fila,

 gaurre egi zalea

 da martiri pilla,

 Kristauak jo bear deu

 egiaren billa,

 naiz bide ori izan

 gogorra ta zailla.

 

 -XI-

 

 Ondo eraman nai badeu

 guk kristau bizitza,

 maitasunikan gabe

 alperrik gabiltza.

 Maitasuna bakarrik

 ere da gauz utsa,

 maitasunez bear deu

 lanean ekintza.

 

 -XII-

 

 Egia azaltzeko

 beti egon gertu,

 naiz askok guri gauza

 ori ez onartu.

 Maitasunak bultzata

 alkar besarkatu,

 lagun urkoa anai

 bat bezela artu.

 

 -XIII-

 

 Artzai eskorta asko

 gaur ustutzen asi,

 bide ortatik ez leike

 gauz onik ikusi.

 Artzai askotxo dabiltz

 otsoekin nasi,

 argatikan ardiak

 dijoaz iesi

 

 -XIV-

 

 Ardiak biltzekotan

 lengo eskortara,

 komeni da Artzai batzuk

 zerbait aldatzera.

 Egizko larrean nai

 badeu bazkatzera,

 joan gaitezen Kristo

 besarkatutzera.

 


inprimatu