inprimatu
Nere ametsa
Izenburua:
Nere ametsa
Sinadura:
Echaide, Ignazio Maria
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Echaide, Ignazio Maria

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1974
Argitalpenaren urtea:
Alea:
571.zk.
Orrialdea:
6

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Nere ametsa

 

Echaide, Ignazio MĒ

 

 Aspaldiko amets bat nere gogor;

 Etorri zait orain.

 Nere gazte denbora

 Pasa bitartian, amets bikain

 Orixe izan nuen.

 Amets pozgarriya!

 Biotz onek maitatzen bai zuen

 Gure Ama Mariya!

 Nere naitasunak

 Agur gozo bat nai zion eskeņi

 Ama Birjiņari.

 

 Txori kantariyak

 Zuaitz adarretan

 Egun-egunero

 Pizkor ikusirik

 Lumazko jantziyak

 Egaz ibillirik,

 Beren beti txioka ibiltziak

 Gogoratzen zidan

 Amaren kantari

 Bear nuela izan.

 Asiko ote nintzan ni kantetan?

 

 Nere amets aundia!

 O zer sua neukan

 Nere biotz gaztearen barrenen

 Amatxorenganontz!

 Bereala lenbai len

 Su ori ateratzea kanporontz

 Zan nere nai guztia.

 Baņan ortarako

 Etzan egokia

 Nuen eztarria.

 Ori ikusirik

 Egon naiz ixilik

 Orain arte, txio gabetanik.

 

 Urteak joan dira,

 Baņe pizkor dago

 Amets aspaldiko

 Len esan dedana.

 Itzak elkarturik,

 Ongi neurriturik,

 Soņuz apainduak

 Noa orain jartzera

 Lendabiziko aldiz

 Euskaldun-izkuntzan

 Ama Birjiņa! Ama! Zuri eskeņiz!

 

 Zer esan nik ama

 Nere ezpaņ oekin?

 Al-dedan guztia

 Biotz bigunekin

 Maite zaitudala

 Gaztetan bezela

 Su biziarekin.

 

 Nere naya ezta asko

 Zuk merezi dezunez;

 Lagun zadazu Amatxo

 Geyago ta biyotzez,

 Al ainbat maitatzeko.

 Jesusen ondorian

 Ama zaitut izango

 Kendu-be biyotzian.

 

 Orain eskeintzen dizudana

 Betiko izan dedilla.

 Ama maitia, Zugana

 Bialtzen det biyotza.

 Artzazu ta zaitu zazu,

 Lur ontako gauzetan

 Geldi eztedin, daramazu,

 Jesusek gorde dezan.

 

 Auxen da Amatxo maitia

 Nere eresi umilla;

 Artzazu nere naya!

 Ama bizi bitartian

 Ta eriotzeko orduba

 Nigana datorrenian

 Naiz-seme maitekorra!

 


inprimatu