inprimatu
Jaiak
Izenburua:
Jaiak
Sinadura:
Etxaburu
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Etxaburu

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1967
Argitalpenaren urtea:
Alea:
248.zk.
Orrialdea:
9

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Jaiak

 

Etxaburu

 

 Ormaiztegitarrak gaude

 erriko jaietan

 sanandresak dirala-ta

 egun alaietan.

 Beti ibilli gabe

 laneko neketan

 ia jolasten geran

 egun auetan.

 

 Jaiak eratu dirade

 betiko moduan

 aurten ezta atsegin

 gure inguruan.

 Dantzari ta bertsolari

 egun bigarrengoan

 erritar Anaia'k

 eta Orozko kantuan.

 

 Dei bat egin nai diot

 nere erriari

 ta batez ere euskera

 maite duenari.

 Lagundu nai badiozu

 gure izkuntzari

 ateak iriki iozu

 Zeruko Argia'ri.

 


inprimatu