inprimatu
Pilota partida bat
Izenburua:
Pilota partida bat
Sinadura:
Etchegaray, [Jose Vicente ?]
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Etchegaray, [Jose Vicente ?]

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1908
Argitalpenaren urtea:
22
Alea:
1105.zk.
Orrialdea:
4

Pilota partida bat

 

Etchegaray

 

 Kantatzera nohana

 Jendien artean

 Suyet aiphatua da

 Baigorri aldean.

 Pilota partida da

 Aldudarrekilan

 Orai jokatu dena

 Aldizka bietan.

 

 Hirur herri zituzten

 Aldudarrek kontra,

 Baigorri eta Ortzaiz

 Bertzea Heleta.

 Bainan Aldude hortan

 Etziren ez lotsa

 Berekin baitzaukaten

 Ilhaina tiesoa.

 

 Ez da handia bainan

 Ondotik egina

 Gorphutzez sendo bezain

 Besoa arina.

 Jokarien arteko

 Da gauza jakina

 Piloten berechteko

 Begia du fina.

 

 Harekin hurbiltzen zen

 Sakarietako

 Arrotzek deitzen zuten

 Espagnol Patchiko.

 Bainan Aldudiarrek

 Ez dute saltzeko.

 Holako guti zuen

 Pikera heltzeko.

 

 Lehen aldiko dena

 Landare gazte bat

 Agertzen bai zalhoina

 Celhay deitzen den bat,

 Luze eta lerdena

 Onhesta orobat

 Menturaz daitakena

 Don Perkain berri bat.

 

 Bertze biettoz ere

 Zerbait erran gabe

 Kontrientzia kolpa

 Laiteke halere.

 Ezagutuak dire

 Antton bai Ifolé

 Jaun hek bethi pilota

 on edo tzar dute.

 

 Partiden artian da

 Agertzen lehena

 Estatuz medikua

 Zalhu bai zuzena.

 Muthiriki jokoa

 Bethi dabilana

 Indarrez beharko da

 Garhaitu harena.

 

 Erien aintzineko

 Dela plazetako

 Bere pare gutichko

 Du alimatzeko.

 Hitz horien azpian

 Ez da nihonere

 Ez duena mihian

 Dihursubehere.

 

 Ez da Bumera Jaunaz

 Gaitzik erraiteko

 Nagusi da fazoinaz

 Sakatzen hartzeko

 hark duena hauche du

 Dena botatzeko

 Partida galtzen badu

 Ihesi juaiteko.

 

 Piarres eta Juanes

 Heyekin Domingo

 Holako jokairiez

 Zerbait erran niro.

 Jokotto onak ere

 Bethi ez balio

 Jaunen Jaunak badire

 Bertze bat artio.

 

 Partida nagusiak

 Erdizka joan dira

 Zaipietarik lauak

 Aldudarren dira

 Nahi plaz'arrotzera

 Noiz nahi prest gira

 Bainan beheretarrak

 Ihesi joan dira.

 

 Adios beraz Jaunak

 Zohazte arinki

 Moltsen gatik ohoinen

 Ez izan beldurti.

 Bainan bakhotcha finki

 Has bedi orhoitzen

 Gorapen bezen ongi

 Dela beherapen.

 

 Biba beraz Aldude

 Biba zu Echteke

 Aldudiarrek ere

 Lagundu zaituzte.

 Bainan egun hunekin

 Eskerrak dautzute

 Zure lagun onekin

 Luzaz bizi zaite!

 


inprimatu