inprimatu
Perkain eta Azantza
Izenburua:
Perkain eta Azantza
Sinadura:
Etchegaray, [Jose Vicente ?]
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Etchegaray, [Jose Vicente ?]

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1908
Argitalpenaren urtea:
21
Alea:
1088.zk.
Orrialdea:
4

Perkain eta Azantza

 

Etchegaray

 

 Norat joaiten zira zu adiskidea!

 Donapaleora dut ene segida.

 Urreņo bat deramat, bertze baten bilha,

 Baldin Laphurtarrak jalgitzen badira.

 

 Laphurtarrak jin ziren trebesak doblezka,

 Banitatearen orde bazuten nobleza;

 Galdu duen gaichoak konts'dera beza

 Ez dela egun oroz Laphurtarren besta.

 

 Azantzako semea nik ez dut mendratzen

 Bere parerik ez du pilota botatzen.

 Bainan Perkain hori etzuen lotsatzen,

 Plaza guziarentzat bera aski baitzen.

 

 Zazpi joko zituzten, guk bederatzi

 Halere Laphurtarren plaza etzen aski.

 Has berrian bezala trebesian bethi

 Urguluz nahi zuten part da irabazi.

 

 Amikuzeko duzu Donapaleo

 Hango ezpada ere hurbil darraio.

 Aldudiarrak eta hainitz gehiago

 Handik hari zeraizkon dihuru karraio.

 

 Orai bethetzen ditu bederatzi urthe

 Baīgorrin trufa hunik egin zinaukuten

 Gure amen sariak juan zinituzten

 Errebanjak baitiago hor, kompon zitezte.

 

 Laphurtar jaunak, orai zuer zer zaizue

 Monedako etchea hurbilchko duzue.

 Eskasten bazaitzue horra joan zaizkete

 Ukhaiten baduzue harturen duzue.

 

 Ehun urhe galdu tuzte, gastuak bertzalde

 Hek ere nere ustez zerbait badirade.

 Gizon bat aberatsa izanikan ere

 Holako zimikoak senditzen dirade.

 

 Mainhuak urepelez, saldan oilaki

 Gorphutzari plazerak nola egin badazki.

 Pulinda-ichterrek ere jan beharko ditik

 Dirurik ekhar zekotz Donapaleotik.

 

 Azantzako semea, gure Jaun Pierre,

 Mainhuak hartu tuzu bainan debalde

 Akizko uretarat joan behar zirade

 Handik jiten zirenian bethi prest girade.

 

 Azantzako semea, gure Jaun Pierre,

 Ez duzu berehala sinhesten zuk ere

 Baldin balinbaduzu aitzina kuraye

 Leheneko pilotan bethi prest girade.

 


inprimatu