inprimatu
Biba pilota
Izenburua:
Biba pilota
Sinadura:
Etchegaray, [Jose Vicente ?]
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Etchegaray, [Jose Vicente ?]

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1908
Argitalpenaren urtea:
22
Alea:
1103.zk.
Orrialdea:
4

Biba pilota

 

Etchegaray

 

 Zer dut bada aditzen

 Baztango aldetik,

 Mendiak inharrosten

 Iduriz errotik!...

 Bada oihu, bada kanta

 Bada irrintzina,

 Aire guzia dugu

 Bertze bat egina.

 

 Zer bada hortan zare,

 Zu oraino Pettan!

 Ez dakizu deusere

 Michterio hortan?

 Laur Aldudar tieso

 Espagnol bat hetan

 Jokatu dire bago

 Gaur Lamiarretan.

 

 Baztandarra bethitik

 Da gizon segura

 Aldi huntan hargatik

 Bazen duda-muda.

 Etzelakotz partida

 Chit haren gostura

 Horren gatik ez dauka

 Jokatzeko gura.

 

 Ordean Dolhagaray

 Bailleko Alcalde

 Ohore ona garai

 Agertzen fagore.

 Joka beitez muthillak

 Menturaz debalde

 Nahiz neronek untzak

 Bota zuen alde!

 

 Orobat hurbiltzen da

 Jaun aphez Gamio

 Diolarik: zer bada

 Du batek balio

 Ez badu bere hitza

 Atchikitzen bero,

 Nahiz galduko untzak?

 Ikhusten da gero!

 

 Espaņolek bortz joko

 Frantsesek baterez,

 Ja zioten gorasko:

 Eginen ere ez!

 Orduan sabel-minak

 Baziren Arabez

 Bai ondikoz saminak

 Nork erranen du ez!

 

 Bainan Celhay zaharra

 Behar da jokatu,

 Jendearen sukharra

 Oihuz abiatu.

 Echtebe paretetik,

 Zu bethi airera

 Ez utzi oraikotik

 Jokorik sartzera.

 

 Bada erran bezala

 Doha eskasera

 Handik ikhus-ahala

 Pilota pasora!...

 Ja horra botaria

 Doha baztertzera

 Ez jakinez jarria

 Norat sakhatzera!

 

 Han ordutik jokoak

 Badoazi lerroan,

 Hala nola hostoak

 Haizeak airean!

 Aldiz azken kintzea

 Anttonek ereman

 Gibeletik hartua

 Bertz'alderat eman!

 

 Orduan zer zen bada

 Han, Pettan, ikhusi,

 Erraiteko ez datza

 Batere itsusi

 Lagunek aldiz zuten

 Celhay erakutsi,

 Harturik sorbaldetan

 Zelakotz nagusi.

 

 Bainan horrelakorik

 Ez nahiz onhetsi,

 Laster dolia artetik

 Ohore ihesi.

 Gizonari zoin den eder

 Bethi garhaitia

 Ongi dolia halaber

 Zinez modestia!

 

 Anaia on bezala

 Baltsan juan ziren

 Gana behar zutela

 Eman Eluetan.

 Lorik egin othe zuten

 Ez nezake erran

 Ezen bozkario zen

 Bardin guzietan.

 

 Biharamun goizean

 Horra Elizondon

 Behar dela lachoan

 Jokarazi Antton.

 Hainitz nekhatu gabe

 Irabazi zion

 Bizpahirur untza pare

 Dena ere da on.

 

 Hitzak dituztenean

 Geroko ibili

 Eman ziren bidean

 Guziak gizonki.

 Bainan lotzearekin

 Mendi kaskoari

 Heien harrabotsekin

 Ikharan zen jarri!

 

 Hurbiltzean etchera

 Huna bertze berri

 Behar dela bandera

 Egin churi gorri,

 Eta eman zaldira

 Gure Jaun Celhayri

 Altchatzeko airera

 Boltan kantuari!

 

 Batzuek krapestutik

 Bertzek estribera

 Hor deramate pozik

 Berak du bandera!

 Gudu baten ondoan

 Iduri duela

 Erromako hirian

 Sartzen jenerala!...

 

 Orai nere maiteak

 Nik hemen banaki

 Guziz, zuek gazteak,

 Kontseilatzen finki:

 Partida egitean

 Ahaiaz izerdi

 Gero jokatzekoan

 Gelditzen da ongi.

 

 Ez beraz enganatu

 Bitorios dena

 Ez sobera jokatu

 Gaur eskutan dena.

 Bezpera alegerak

 Duke goiz ilhuna

 Jokairi berotuak

 Maiz du bihotzmina.

 

 Bertze alde gaurgoitik

 Nork bada ez daki

 Nihor guti jokotik

 Izan dela ongi.

 Aldiz tuzte hainitzek

 Bere bertzenekin

 Galdu bai dohakabek

 Arimak heyekin!

 


inprimatu