inprimatu
Zoure erremestiatzeko, oi jaun Bedezia
Izenburua:
Zoure erremestiatzeko, oi jaun Bedezia
Sinadura:
Etchecopar
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Etchecopar

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1907
Argitalpenaren urtea:
[21]
Alea:
4.zk.
Orrialdea:
4

Zoure erremestiatzeko, oi jaun Bedezia

 

Etchecopar

 

 1

 

 Zoure erremestiatzeko, oi jaun Bedezia,

 deliberatu ditut bi koblen hountzia;

 pharkaturen deitazut ene atrebitzia,

 zoure eretzian hartu dudan ausartzia.

 

 2

 

 Eztit nahi ttipitu zoure ouhouria,

 baizik eta salatu merechimentia,

 zeren egiten duzun favore handia,

 doblatzen duzulakoz hanitzi bizia,

 

 3

 

 Aspaldian nunduzun ulhun bihotzian,

 orai ezari naizu zuk alagrantzian

 jin izan zinelakoz behar thenorian

 eta bertan chuchentu gu bide hounian.

 

 4

 

 Aita amentako duzu bai phena handia

 haour ttipi gacho baten eri ikhoustia.

 Zoure medioz dugu orai sendotia:

 benedikatu dela arren zoure eskia.

 

 5

 

 Bedezia badu Uskalduna garbi,

 ounest eta gisako, begiak zoharbi;

 gaitzak ezagutzen tu ihourk ez hobeki;

 goure artian dadila houra luzaz bizi.

 

 6

 

 Eskerrak dereitzugu guk, jauna, buhurtzen,

 bai eta bihotz oroz, erremestatzen;

 berriz ere bagira beharretan sartzen,

 zouri eta Jinkouari gira gomendatzen

 

 7

 

 Zoure medioz ginen Ospitalin sarthu

 eta gero behala zuk han operatu

 behar zen phuntietan eria bijitatu;

 Serora esku eztiek artian soiñatu.

 

 8

 

 Ospitale hortako serora gachouak,

 ziek ere merechi tuzie laidoriouak.

 Egiazko hounki egile dohaiñ hounekouak,

 phakaturen zutie Zeluko Jinkouak.

 


inprimatu