inprimatu
Lehuntchegoitiri letera bat
Izenburua:
Lehuntchegoitiri letera bat
Sinadura:
Etchecopar
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Etchecopar

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1907
Argitalpenaren urtea:
[21]
Alea:
12.zk.
Orrialdea:
3

Lehuntchegoitiri letera bat

 

Etchecopar

 

 1

 

 Agur bat nahi nuke heltu Ordiņarberi

 han ikhousi nutian jaun ounest orori;

 ouhoure, laudorio berri eder hari,

 ahatze gabetarik, Lahuntchegoitiri.

 

 2

 

 Horren doia ukhen dit zutzaz ezagutze,

 den gutiena ezpeitut orano ahatze;

 berriz nik banu egun zourekin mintzatze,

 aipha ginio aldika kobla eta sortze.

 

 3

 

 Noumbaiti berri bat zait Larraņerat heltu,

 duda gabe egiak izan hehar beitu,

 hamahirour gerren aldikoz zirela aitatu;

 amak ere badizu bai merechimentu.

 

 4

 

 Batheiu berri hori entzun nienian

 ideia bat zereitan bat iarri burian,

 bi koblaren hountzia memento berian,

 ez othoi ni gaizki har ene balentian.

 

 5

 

 Noumbre ederra dutu segurki halere.

 bena gisa hartan da baratzen despare;

 beste bat jiten bada dutukezu pare,

 kountu ederragoua emaiteko zoure.

 

 6

 

 Aita amentzat dutu arrankura handia

 familia handi baten untsa altchatzia.

 Jinkouak emaiten beitu hehar den grazia,

 holaz da irabazten Zeluko loria.

 

 7

 

 Kobla hountan nik dizut Jinkoua othoituko

 favore eman dizazien luzaz bizitzeko;

 Agian hanitz ourthez haour horiek zaintuko.

 zahartze irous bat hola date zientako!

 

 8

 

 Haboro erran gabe hortan niz baratzen;

 eztakit zoure nahia dudanez bethatzen;

 huts eginen dereizut pharkatzia galthatzen,

 hebentik eta horra eskia hedatzen.

 


inprimatu