inprimatu
Yainkoaren manamenduak
Izenburua:
Yainkoaren manamenduak
Sinadura:
Etcheberry
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Etcheberry

Argitalpena:
Euskalerriaren alde.
Urtea:
1923
Argitalpenaren urtea:
13
Alea:
Orrialdea:
176-177

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Yainkoaren manamenduak

 

Etcheberry

 

 I.

 

 Iainko bat onets ezak

 Eta adora debotki,

 Eta aren izenaz ez

 Ziņik egin banoki.

 

 II.

 

 Geyago begira zak

 Igandea sainduki,

 Eta burasoak ondra

 Bizi adin luzeki.

 

 III.

 

 Nior il eztezakela,

 Ez biotzez gaitzetsi

 Ezen bengantzen Yainkoa,

 Ni bear nauk sinetsi.

 

 IV.

 

 Pailardiza iginari

 Egiokek iyesa,

 Guztiz ere ez desira

 Lagunaren esposa.

 

 V.

 

 Berzeren ona ain guti

 Bearko duk iduki,

 Guztiz ere auzoaren

 Ontasuna ez uki.

 

 VI.

 

 Finean miyari emok

 Guardia, ezten gezurti,

 Eta aizen, falseria

 Irauztera, beldurti.

 

 VII.

 

 Auk bi manamendura

 Biltzen dituk laburki,

 Zeņak gogoan ar aal

 Baitatzakek errazki.

 

 VIII.

 

 Yainko bat onets ezak

 Gauza guztien gaņetik,

 Eta kristau laguna

 Ez eronez beretik.

 


inprimatu