inprimatu
Iltzera doan aur baten auenak
Izenburua:
Iltzera doan aur baten auenak
Sinadura:
Etcheberri, Agustin
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Etxeberri, Agustin

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1885
Argitalpenaren urtea:
13
Alea:
Orrialdea:
102-103

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Iltzera doan aur baten auenak

 

Etcheberri, Agustin

 

 Zeruan ote nintzen, ala amexean!

 Aur eder ek zer ziren, ene aitzinean?

 Churiz, guziak bezti, guziak chingola...

 Gan bear-eta, banintz, ek diren bezala!

 

 Ez nuke bada minik, lurraren uzteaz,

 Ene amex ederren, amex ikusteaz,

 Lotxatzen nauena da, amaren begia,

 Badakit zerentzat den, nigarrez bustia!

 

 Noakola ni ere, ori da seinale!

 Eta geroz ber-bera!... nion laguntzaile!...

 Oi ondikozko zori, zori Jazgarria!

 Nola sendaturen da amaren zauria?

 

 Orai, bizkitartean, orai nintzen asten,

 Amaren mintzoari, laster iardesten;

 Zagotanean irriz, nioen irria,

 Eta ia, erioa, bila etorria!

 

 Galdatzen baninduzun, norapeit bearrez,

 Nik: "Badantzut?-Oa, zuka" nindoan lasterrez

 Mandatu egilea orai non dukezu?

 Ni gabe ama ona, zer ari zare zu?

 

 Seaskan nintzelarik, aita gan omen zen,

 Orduan amak bere, ninduen beiratzen,

 Ez nintzen ez zuretzat, orai da ageri,

 Galtzen nauzunaz geroz azi bezen sarri!

 

 Ametan tristerena! etzen, ez, errazu,

 Obe sortu-berria, galdu baninduzu?

 Eztiago zaiteken zure biotz-mina!

 Nik, ez nuken senditu, oinazen eztena!

 

 Zer erran zinezake; bazine oroitzen

 Atsekabe yasanez? bazintu kondatzen?

 Begira bazinaude itsaso beltz ari?

 "Ochala nik zeren aut Mundurat ekarri?"

 

 Zu oroit etzarena, pairatu tutzunez!

 Sobra zaitut entzuten, zaudela auenez,

 Ai! ezin diot luza; uzten zaitut ama!

 Zure nai ninduzun, gaitzak banerama!

 

 Zeruratzearekin, aingeru naiteke,

 Aingeru balin banaiz, ikus nezazuke,

 Utz nezazu, gan nadin, ez nauzu ez galtzen,

 Maiz somaturen nauzu, zure ganat eltzen!

 

 Ez beraz, ama ona, ez egin nigarrik,

 Suntsitzen naizelakotz yundupe untarik,

 Etzaitut aantziren zeru gorenean,

 Non etzaren enekin zorion berean!

 


inprimatu