Aur umezurtza
Etcheverri, Agustin
Iguzkia goizean
Yaikitzen delarik,
Edoyak alchatzean
Mendien gainetik;
Edoi ek, nai nuke,
Zeru gorenera
Alichatzen banin dute
Amaren aldera.
Ondikotz! ama ura
Etzan da lurrean
Nola lore istua
Bere giderrean:
Ni oiz izaszi intzak
Altcharaz ez diro,
Arentzat iguzkiak
Ez dezake bero!
Aingeruen arteko
Lo baten ondotik,
Beatzen dudaneko
Seaska batetik,
Itsaso dut ikusten
Nere ingurua:
Niondik ez edatzen
Amaren eskua!
Gauazko uri, aize,
Chimichten artean,
Aurra gidarik gabe
Esas zabalean!
Mariņelen argia
Ez sortzen bikara,
Goibelez itzalia
Norteko izarra.
Eroa azkar duten
Mendiko arbolak,
Aise ta iarrosten
Aize zirimolak:
Ni nola finkoa chutik
Sustengu gabea,
Den, gutien erorik
Gabeko lorea.
Bere ama galtzean
Aurra nola bizi!
Zorion bat lurrean
Ez dezake kausi
Bide bat nion ez du
Arrantze gaberik:
Jainkoa deit nezazu
Oinaze autarik!
Aurra bere seaskan
Zeruari bea,
Loreto bat eskoan,
Il da goiz-aldera.
Gaichoak izan baitu
Zori-gaitz munduan,
Agian amato du
Kausitu zeruan!...
|