inprimatu
Deserturra
Izenburua:
Deserturra
Sinadura:
Etcheberri, Agustin
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Etxeberri, Agustin

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1910
Argitalpenaren urtea:
24
Alea:
1222.zk.
Orrialdea:
4

Deserturra

 

 

 Biziaren primaderan harmetara joaitea

 Zorigaitzik dorpheena zitzautan jasaitea,

 Desertatuz uste nuen hobeki izaitea;

 Pentsamendu zoroa, hik egin naukan kaltea!

 

 Buru-kolpe itsua, hik egun batzuen gatik

 Sekulako zertako nauk galarasi herritik,

 Aita ama haurrid'eta adichkiden artetik

 Gehiago othe naitek ikhusiren bizirik.

 

 Gazkirik den gutienu egin gabe nihauri.

 Gaichtaginik handiena naizela dut iduri.

 Zer malhura, gehiago etzautala zilhegi

 Agur baten erraitea nere sor-lekhuari!

 

 Nere baithan gozo onik orai ez da sekulan,

 Bihotzeko har batekin izpiritua alhan,

 Ametsetan ere bethi mugarrien ikharan,

 Bethi beldur aintzinegi zangoa sar dezadan.

 

 Gauaz eta egunaz dut begien aintzinean,

 Sor-etchola nere hura larrain bichkar batean.

 Bichta-bichtan hantche dago ithurri bat aldean,

 Oh! nik nuen zoriona han bizi nintzenean.

 

 Non zaituztet, mendi urdin, chirripa, ithurriak;

 Nere behi, ahuntz eta ardi bizkar guziak,

 Non lehengo bere bide, chingola iduriak.

 Amets histu bat neretzat zaretenak guziak.

 

 Besta egun herrikoan nere gazte lagunak

 Chirula joz, badohatzi kantuz plazara denak:

 Gaur pilotan, bihar dantzan hekien atseginak

 Ni, hetarik urrundua, zer nere bihotz minak!

 

 Oh ezkila! hik neretzat lehenik jo huena,

 Hik orobat joko bahu nere azken orena!

 Hire itzalean nian bizirik urosena,

 Aditzean mendi hetan hire hats-beherena.

 

 Nere ama orai urrun kausitzen dut ni ganik;

 Gehiago ez dut hemen haren begitarterik.

 Nihor, ez adichkide bat hitaz artha duenik;

 Nihor, nere oinazetan kontsolatzen nauenik.

 

 Hemen jende arroizetan ni hiltzen naizenean,

 Bihotz minik gabe naute ezarriren lur-pean.

 Nork daut gero, noiz edo noiz, orhoitzapen batean,

 Loretto bat pausaturen nere tomba gainean.

 

 Bozkariotz bizitzera, ukaturik herria

 Desterratu bertze behin ez nindake abia.

 Bai ondikotz! kiratsa zait desterruko ogia

 Hemen ezin bertzean dut higaturen bizia!

 

 Ur-chirripa ez da galtzen nihoiz bere ohetik,

 Ez eta ere harroka, sarthua den menditik,

 Hek bezala sor-lekuaz amodio izanik.

 Zuhur denak kanta beza bethi bere herritik.


inprimatu