inprimatu
Deserturra
Izenburua:
Deserturra
Sinadura:
Etcheberri, Agustin
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Etxeberri, Agustin

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1894
Argitalpenaren urtea:
8
Alea:
395.zk.
Orrialdea:
4

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Deserturra.

 

 

 Biziaren primaderan harmetara joaitea

 Zorigaitzik dorpheena zitzautan yasaitea

 Desertatuz uste nuen hobeki izaitea;

 Pentsamendu zoroa, hik egin naukan kaltea!

 

 Buru-kolpe itsua, hik egun batzuen gatik

 Sekulako zertako nauk galarazi herritik,

 Aita ama haurrid'eta adichkiden artetik

 Gehiago othe naitek ikhusiren bizirik.

 

 Gaizkirik den gutiena egin gabe nihauri,

 Gaichtaginik handiena naizela dut iduri.

 Zer malhura, gehiago etzautala zilhegi

 Agur baten erraitea nere sor-lekhuari!

 

 Nere baitan gozo onik orai ez da sekulan,

 Bihotzeko har batekin izpiritua alhan,

 Ametsetan ere bethi mugarrien ikaran,

 Bethi beldur aitzinegi zangoa sar dezadan.

 

 Gauaz eta egunaz dut begien aitzinean

 Sor-etchola nere hura larrain bichkar batean.

 Bichta-bichtan hantche dago ithurri bat aldean,

 Oh! nik nuen zoriona han bizi nintzenean,

 

 Non zaituztet, mendi urdin, chirripa ithurriak;

 Nere behi, ahuntz eta ardi bizkar guriak;

 Non lehengo nere bide, chingola iduriak;

 Amets histu bat neretzat zaretenak guziak.

 

 Besta egun herrikoan nere gazte lagunak

 Chirola yoz, badoatzi kantuz plazara denak:

 Gaur pilotan, bihar dantzan hekien atseginak

 Ni, hetarik urrundua, zer nere bihotz minak!

 

 Oh ezkila! hi neretzat lehenik yo huena,

 Hik orobat yoko bahu nere azken orena!

 Hire itzalian nian bizirik urosena,

 Aditzean mendi hetan hire hats-beherena.

 

 Nere ama orai urrun, kausitzen dut niganik;

 Gehiago ez dut hemen haren begitarterik.

 Nihor, ez adichkide bat nitaz artha duenik;

 Nihor, nere oinazetan kontsolatzen nauenik.

 

 Hemen yende arrotzetan ni hiltzen naizenean,

 Bihotz minik gabe naute ezarriren lur-pean.

 Nork daut gero, noiz edo noiz, orhoitzapen batean,

 Loretto bat pausaturen nere tomba gainean.

 

 Bozkarioz bizitzera, ukaturik herria

 Desterratu bertze behin ez nindake abia.

 Bai ondikotz! kiratsa zait desterruko ogia

 Hemen ezin bertzean dut higaturen bizia!

 

 Ur-chirripa ez da galtzen nihoiz bere ohetik,

 Ez eta ere, harroka, sarthua den menditik.

 Hek bezala sor-lekhuaz amodio izanik

 Zuhur denak kanta beza bethi bere herritik.

 


inprimatu