inprimatu
Chorien besta
Izenburua:
Chorien besta
Sinadura:
Etcheberri, Agustin
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Etxeberri, Agustin

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1889
Argitalpenaren urtea:
3
Alea:
92.zk.
Orrialdea:
3

Chorien besta

 

Etcheberri, Agustin

 

 Bein, orai duela

 Ya ainitz denbora.

 Uso yaun andrei eldu

 Zaiote gogora:

 Guan baino lehenago

 Egoko partera.

 Bear dutela eman

 Besta bat ederra

 Adizkide guziak

 Bildurik batera.

 

 Gonbidatzen dituzte

 Bilkura ortako:

 Belatcha, Arranoa,

 Yaun Amia-moko

 Zigoina, bas: Antzara

 Eta bertze asko.

 Ez gero egun artan

 Utsik egiteko

 Non ez den zori-gaitza

 Eri izateko.

 

 Andre Usoak ez du

 Deutsik gupidesten,

 Ase baten ari da

 Ona preparatzen:

 Bii, aza, aragi,

 Arrain puska biltzen.

 Ango usain gochoan

 Ha piztuko zen!

 Bainan murde Belea

 Gonbidatu etzen.

 

 Eguntto artan ara

 Airetan Belea

 Mokoan darokala

 Arri bat andia!

 Orantchet yan-eta-yan

 Ari tuk choriak

 Biltzarraren erdira

 Idukiz begia

 Uzten du erortzera

 Mokotik arria.

 

 Kask!!! arria lurrean

 Zenean puskatu,

 Batek; maingutu dela

 Bertzea okertu;

 «Biziaren lanyeran

 Nork nai dik bazkaldu?»

 Eta Usoen kontra

 Eginez arnegu,

 Bestalierak ziren

 Laster egaldatu.

 

 Okila eta fika

 Usoen onetan,

 Bertze chorietara

 Dire gatekotan,

 Ez ditezentzat geldi

 Asarre funts-ortan.

 Balinan ez zirelakotz

 Berak gonbit bestan

 Zioten: «ez gaiten sar

 Bertzen aferetan.»

 

 Adizkiden bilkura

 Duenak bilatzen,

 Obeago du asiz

 Denak gonbidatzen;

 Ez ibil bat ar-eta

 Bertzearen uzten,

 Zeren askotan etsai

 Zare bilakatzen;

 Gero arri-kolpentzat

 Arriskuan yartzen.

 


inprimatu