Noelak
Etcheberri, J.
Yaiki gaiten, kristauak,
Guziak oetarik,
El gaiten Elizarat
Boz eta alegerarik.
Aingeruen kantuek
Gaituzte gonbidatzen,
Artzainen maniuretek
Lotarik iratzarten.
Eman gaiten guziak
Lurrean belauniko.
Sortu den aurtxoari
Oore biurtzeko.
Agur, zeru goraren
Errege guzizkoa,
Zu zare, badakigu,
Kreaturen Yaungoikoa.
Yausi zare zerutik
Mundue salbatzerat,
Eldu gare leiyaz
Zure adoratzerat.
Arren bada oore
Zuri darotzuguna
Egun onex ezazu
Otoi, gure Yaun ona.
Ordainez egiguzu
Zuk alaber grazia
Zure zortze sainduaz
Gaiten ongi baliya.
Lurrean bakez geure
Bizia pasatzeko,
Eta fiñean zure
Gloriaz gozatzeko.
INOZENTEN AMEN DOLOREAREN GAÑEAN NOELA
Inozenten Ama onak
Guztiz ziren arritu,
Soldaduak zirenean
Beteleena urbildu.
Izi aldura etorri
Zitzayen biotzera,
Nigarra begira eta
Ikara gorputzera.
¡O aurtxoak! -erran zuten-
¿Zuek bada ain sarri
Galdu bear zaituztegu
Biotzen iragarri?
¡Madarika dadilala
Erodes tiranoa
Zenak anbat altaratzen
Baitu gure gozoa!
NOLA BATZUK AURREKIN IGESI ABIATU ZIREN
Batzuk abiatu ziren
Aurrekien igesi,
Laster ordean zituzten
Burreuek ardietsi
Bereala bere armak
Ateratu zituzten,
Eta aurtxoei leonak
Legez yauzi zitzaisten.
Besoak zedutzatela
Airean altxatuak,
Amek ekartzen zituzten
Aitziñera eskuak.
O burreu kruelak - andre
Nigartzuek diuste,-
¿Gure aur gaisoek zuei
Zer egin darotzuei
Baldin utsik bada, dituk
Guztiak gure aldetik,
Ezta ez ezagutzarik
Eztuten aurretatik.
Guri iguzkigitzue
Eriozko kolpeak,
Eta utz bizirik gure
Yayo-berri umeak.
Bañan argatik-etziren
Batere gibelatu,
Aitzitik eskua zuten
Aurretara edatu.
Batak tira, bertzeak tira,
Ari ziren guduan:
Soldadua garaitzen da
Ordean azken buruan.
Bere arma sartzen dio
Kruelki gorputzean,
Eta aur gaisoa uzten
Edatua lurrean.
Zaurietarik zerion
Ixurika odola,
Iturrian ur garbiya,
Txorroetarik nola.
AÑO DE 1691
COPLAS A LA ENCARNACIóN Y NACIMIENTO DE NUESTRO SEÑOR JESU-CHRISTO
Gau on sanktu onetan
Yaunaren yayozean
Pozgatu gaitean
Gustiok biotzean.
Aita Adan egin zan
Lurraren gainean
Bekatu egin eta
Yausi zan arean.
Linboan egoan
Bost mila urtean;
Yauna yasitzaitez
Zerustarean.
Donzela eder batek
Belengo errian
Seña Yesu Kristo
Dauko sabelean.
Eguski dibinala
Gauerdi batean
Etorri zan lurrera
Gizonen soñean.
COLOQUIO ENTRE LOS PASTORES
-Matxinito
-¿Zer dio, Txeru?
-Atzorik ona
¿Ze barri dogu?
-Bari dogu ze,
Angeru mila
Gure menditik
Irago dira.
GABON KANTA
ANDRA MARIA ETA NESKATILLA
NESK.
-Orriyak aidez aidez
Ifartxu dulzia
Landa-mintz ederrian
Doyan errekia,
Antxe topatu neban
Birjiña Maria
Orraztuten zebala
Buruko ulia;
Ez zan, a, ulia ez,
Ezpada urria,
Ulondo bakotxeko
Zeritxon perlia.
A.M.
-Urreratu zakidaz,
Arima maitea,
Benetan maitetan dut
Nik zure fedea.
Eskintzen orregaitik
Zeuk, nere alabia,
Artu izango dozu
Zeruko gloriya.
NESK.
-¿Nun dago, Amandrea,
Zerorren semea,
Zerutik jatxiriko
Geure mesedea,
Berak argitu daidan
Neure arimia,
Ikusi daidan gero
Zeruko bidia?
A.M.
-Or goiko munatxuan,
Oñak ortotziak,
Keriz emoten deutsan
Ganeko arantzian;
An dago bada neure
Arantz-larrosia.
Zuri ta gorria da
Neure amoria;
Begiak dauko baltzak,
Urrezko ulia,
Aoa txit ederra
Ta zoragarria.
A maite ez dabenak
Bere biotzian
¿Zer maitatu eleike
Damurik bagian?
Bere ondoren dabiltzaz
Zeruko aingeruak,
Ibarrak apainketan
Lora usaintsuak;
Txoriak bere pozez
Soñu alegrian,
Kantari daroakez
Guztiak batian;
Irri-barrez diardutso
Landako loriak.
Jantzirik bere ondran
Soñeko barriak,
Lurreko aberiak
Bere mesedean
Jayo ta arrezkero
Dagoz ardurean.
Zeubekgaitik bakarrik
Zeruti lurrera,
Jatxi da nire Jesus
Gizon izatera.
Agaitik, neure alaba,
Kantau daigun, kanta,
Berari emoteko
Betiko alabantza.
NESK.
-Agur, Jesus laztana,
Jainko ta gizona,
Zu beti izango zara
Gure zoriona,
Zureak gara guztiz,
Gorputz eta ariman,
Izango gara bere
Bizitza guztian;
Izan gaitezen zugaz
Aitaren etxean
Espiritu Dontsuaz
Jainkotasunean.
|