inprimatu
Asteasu
Izenburua:
Asteasu
Sinadura:
Etxeberri, Guillermo
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Etxeberri, Guillermo

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1964
Argitalpenaren urtea:
27
Alea:
51.zk.
Orrialdea:
7

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Asteasu

 

Etxeberri, Guillermo

 

 Txit urrutira zoazte, gazte

 Kintan aurten zeratenak;

 Bere sabela zabaltzeizue

 Afrika ta itsas barrenak.

 Ezin izan ba, nere lagunak,

 suertia ona denak.

 Ez aztu seme zeradetela,

 Euskalerriarenak...!

 

 ***

 

 Gure erria jarritzen dek ik,

 pozez baba dariola;

 ain gazte eta ain indartsu

 ez dek iņun sortu ola.

 Ik daukak egin Asteasuko,

 indar ta bero odola.

 Iri begira zegok erria

 Joxe Mary Sarasola.

 

 ***

 

 Gure erriak badaki ondo

 noiz degun guk Garizuma.

 Eta orregaitik etortzen zaio

 legezko eginkizuna.

 Aldiro ondo etortzen zaigu

 barrengi ixiltasuna;

 era onetan aurkitzen da

 animaren osasuna.

 

 ***

 

 Gizon batzuek izaten dira

 bizkor ta bestek makalak.

 Guztokoenak, izaten dira,

 Bizkorra eta apalak.

 Egin bitzate erria obetzen,

 Al bezela egiņalak.

 Orretarako jarriak daude

 Asteasun kontzejalak.

 

 ***

 

 Urte buruan artutzen degu

 Animantzat lan eskaxa;

 pentsatzen degu salbazioa,

 dala guretzat jolasa.

 Pekatu aundi eta txikiak,

 pentsatu gaberik pasa,

 Ez da ortara, onera etorri

 Matxinbetako Aita Lasa.

 

 ***

 

 Gauza askokin egiten gera

 mundu onetan aspertzen;

 Luixtar joera gure errian,

 ari da oso atertzen.

 Iņorrek ez du bere gaiņean,

 erantzukizunik artzen,

 Galduak gera ez badegu guk,

 Kristau dotrinik atertzen...!

 


inprimatu