inprimatu
Tarben hamalaugarren klazako eskualdunak
Izenburua:
Tarben hamalaugarren klazako eskualdunak
Sinadura:
Etcharren
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Etcharren

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1894
Argitalpenaren urtea:
8
Alea:
392.zk.
Orrialdea:
3

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Tarben hamalaugarreneko klazako Eskualdunak.

 

Etcharren.

 

 1

 

 Kantatzera noaye zoinbait phertsu berri,

 Suyetak izan dira hainitz charmegarri:

 Hitz emanak nituien duiela aspaldi,

 Lauetan hogoi eta hamar den klazari.

 

 2

 

 Adimenduak eman zeraukun chorthia.

 Guziendako pena soldado juaitia;

 Orai heldu zerauku satifamendia.

 Fermuki eginikan gure zerbitzia.

 

 3

 

 Bachenabarre eta gurekin Chubera,

 Izpirituz banua Laphurdin behera;

 Guziek badukegu garbitasun bera,

 Ohorezki juaiteko aitamen artera.

 

 4

 

 Bizimena trickterik ez libertaterik,

 Sekulan ezin izan plazer bat osorik:

 Anhitzek badakigu bethi erkhoserik

 Ondar egunak dira ez izan dolurik.

 

 5

 

 Hirur bandera eder baditugu gure

 Atchik dezagun elgar urrundurik ere;

 Laphurdi eta Chubera bai Bachenabarre

 Orotan izan gaiten parerikan gabe.

 

 6

 

 Kuraiesta ditzagun gelditzen direnak

 Phentsaket anitz baitu jin berria denak;

 Ustez eta baituen sekulako penak

 Bihotza trichtatzen da galtzian lagunak.

 

 7

 

 Gure gaztetasunez balios izanik

 Erretiratzen gira etsemplu emanik

 Gobernamenduari zerbitzu eginik

 Zer kontsolamendua bihotzaren ganik.

 

 8

 

 kantu hok eman ditut uda azkenian

 Etcherat phartitzeko orhoitzapenian.

 Dembora etzauku jin usterik gabian

 Desiratzen ginuen juanden aspaldian.

 

 9

 

 Adio erranikan gure harmadari,

 Osagarri hunian girare ethorri,

 Plazerren emaitera aita et'ameri,

 Eskerrak bihurturik zeruko Aitari.

 

 


inprimatu