inprimatu
Sortzetik orai arte iragan denbora
Izenburua:
Sortzetik orai arte iragan denbora
Sinadura:
Etcharren (Irouleikoa)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Etcharren

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1895
Argitalpenaren urtea:
9
Alea:
446.zk.
Orrialdea:
4

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Sortzetik orai arte iragan denbora.

 

Etcharren Irouleikoa.

 

 1

 

 Sortzetik orai arte iragan denbora,

 Deklaratu nahi dut gradoz gradora,

 Pentsamendu tristerik heldu zaut gogora

 Persuez nahi ditut athera kanpora.

 Adinen denbora

 Iragan zaut gora

 Bosgarren lerrora

 Hurbil heroira.

 Adinek neramate jujamendura.

 

 2

 

 Ene begira daude anhitzak zerutik.

 Noiz partitu behar naizen ni lurretik,

 Arrangurarik aski badut bihotzetik,

 Herioa dudala neure gibeletik.

 Jainkoak zerutik

 Nerama mundutik,

 Bortchara hargatik.

 Hain segur badakit

 Pasatzera noala jujamendutik.

 

 3

 

 Agertzera noaie jujamendian

 Lehenbiziko tribunalian.

 Jainkoaren kolera ni-ganat jeustian,

 Maria Birjinari nago othoitzian.

 Munduko bizian,

 Egon nainian

 On eta gaizkian,

 Han da liburian

 Ongia nausi bekit idokitzian.

 

 4

 

 Munduan bizi diren gogo sendoak

 Gazte eta azkar diren bapoak,

 Heiek ere orhoitzen ditu geroak,

 Nola bizi diren zahar gaizoak.

 Akhitu besoak

 Nagitu zangoak

 Gogortu krakoak

 Gasoildu biloak:

 Horiek dira ene erraitekoak.

 

 5

 

 Mintzatzera noaie dakidan egiaz:

 Batzu badoazila bertzen bidiaz.

 Argiturikan nago liburu saindiaz

 Hiltzekoak direla Enok eta Elias

 Jainkoaren nahiaz.

 Bethe'itu graziaz

 Bere gutiziaz.

 Bizitze luziaz.

 Heiek berak segur dirare hiltziaz.

 

 6

 

 Lurreko testamenta izan dut urosa:

 Changrinik ez deramat diruen kausa.

 Ez esteka sobera diruan gorphutza,

 jinkoak ez du maite abariziosa.

 Oi, zoin den filusa

 Eta lanjerosa

 Urhe loriosa

 Hori deia kausa

 Ifernuan mintzo da Judasen boza.

 

 7

 

 Bertsu miragarri hau buruari lothu,

 Arrazoin seriosik berekin baitu:

 Gizonak on tuela zazpi izpiritu,

 Hobeago oraino zortzi balitu

 Tripari manatu,

 Mihia bridatu,

 Odola pausatu;

 Horiek baditu,

 Gizonak salbatzeko duela sorthu.

 

 8

 

 Izan naiz armadetan, bai eta gerletan;

 Frantzian, Espainian, Italietan.

 Gazte laguna frango galdu dut heietan.

 Bi anaia neureak baitziren hiletan.

 Daude zeruetan

 Alegrantzietan,

 Jainko Jauna baithan,

 Seigarren herrukan.

 Jainkoak sar nezala ni ere hetan.

 

 9

 

 Luzifer urgulutan sarthu zen zeruan,

 Jainkoak emana da punimenduan;

 Haren ondorioz gu oro irriskuan,

 Beldurrez sar gitezen ifernuko suan.

 Biziz bekhatuan,

 Sartzen da doluan.

 Hiltzeko phunduan,

 ikhusiz zeruan

 Gizona uros dela Parabisuan.

 

 10

 

 Piaie luze bati noaie lotzera,

 Mundu batarik bainoa bertzera.

 Gabriel aingerua jin bekit bidera,

 Salbatua naizela niri erraitera!

 Erien barbera,

 Jesu-kristo bera,

 Zatozkit athera

 Ene beiratzera:

 Bethikotz har nezazu zure gorthera.

 

 


inprimatu