inprimatu
Umek burhasoeri urthe on eta ohore!
Izenburua:
Umek burhasoeri urthe on eta ohore!
Sinadura:
Etxamendi, Manex
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Etxamendi, Manex

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1908
Argitalpenaren urtea:
21
Alea:
1090.zk.
Orrialdea:
4

umek burhasoeri urthe on eta ohore!

 

Etchamendy, Maņech

 

 1

 

 Sorthu gintuzu holetan

 Gu iragan demboretan,

 Gero ezarri trochetan.

 Asko aldiz, ai, ama maiteak

 Mantenatu bulharretan,

 Atchikirik besoetan,

 Aitak ere belhaunetan

 Gero laster hazteketan.

 

 2

 

 Hazi gintuzu gazterik,

 Aita-amen gostarik,

 Ez, hortaz ez dut dudarik.

 Ez dugu aurkhitzen guk heiekin

 Bizi egunez hoberik

 Ez eta heien parerik

 Nahiz ez ginduen mamarik.

 Zeren garen pobretarik.

 

 3

 

 Hortakotz diot egia

 Zeren den gauza argia

 Guretzat dela legia,

 Aste guziez lanean arin

 Irabazteko ogia,

 Begiratuz zuhurtzia

 Iragaiteko bizia

 Et'ait'amez orhoitzia.

 

 4

 

 Ait'amez gare orhoitzen,

 Eta begiak bustitzen

 Eztugulakotz aurkhitzen

 Gur'haurtasunean bazakiten

 Hok gure ongi altchatzen

 Etsemplu oner emaiten

 Gutaz ziren urrikaltzen

 Eskerrak deztegu bihurtzen.

 

 5

 

 Aita amek pena asko

 Jasan dute guretako

 Bai gure ongi hazteko

 Urthe on deugu desiratzen'ta

 Jainko Jaunak laguntzeko

 Osasun on emaiteko,

 Luzaz bizi arazteko

 Gero zeruan gozatzeko.

 

 6

 

 Ama Birjina maitea,

 Zato gure laguntzera,

 Baitugu behar ordua;

 Bai mundu huntan segi dezagun

 Zeruretako bidea

 Othoiztuz zure Semea

 Hark dezaikun onhestea

 Eiten diogun galdea.

 

 7

 

 Zeruko Jainko handia,

 Gutan miserikordia,

 Atchik guri berthutia.

 Aita amen eta umeri

 Zuk emaguzu grazia

 Uruski gure bizia

 Iragaiteko guzia,

 Gero Zeruko loria.

 


inprimatu