inprimatu
Umek burhasoeri urthe on eta ohore!
Izenburua:
Umek burhasoeri urthe on eta ohore!
Sinadura:
Etxamendi, Manex
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Etxamendi, Manex

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1894
Argitalpenaren urtea:
8
Alea:
402.zk.
Orrialdea:
4

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Umek burhasoeri urthe on eta ohore!.

 

Manech Etchamendy.

 

 1

 

 Sorthu gintuzun holetan

 Gu iragan demboretan,

 Gero ezarri trochetan

 Asko aldiz, ai, ama maiteak

 Mantenatu bulharretan

 Atchikirik besoetan

 Aitak ere belhaunetan

 Gero laster haztekotan

 

 2

 

 Hazi gintuzu gazterik

 Aita-ameri gostarik

 Ez, hortaz ez dut dudarik.

 Ez dugu aurkhitzen guk heiekin

 Bizi egunez hoberik

 Ez eta heien parerik

 Nahiz ez ginduen mamarik,

 Zeren garen pobretarik.

 

 3

 

 Hortakotz diot egia

 Zeren den gauza argia

 Guretzat dela legia,

 Aste guziez lanean ariz

 Irabazteko ogia.

 Begiratuz zuhurtzia

 Iragaiteko bizia

 Et'ait'amez orhoitzia

 

 4

 

 Ait'amez gare orhoitzen,

 Eta begiak bustitzen

 Eztugulakotz aurkhitzen

 Gur'haurtasunean bazakiten

 Hek gure ongi altchatzen

 Etsemplu onen emaiten

 Gutaz ziren urrikaltzen

 Eskerrak deztegu bihurtzen.

 

 5

 

 Aita amek pena asko

 Jasan dute guretako

 Bai gure ongi hazteko

 Urthe on deugu desiratzen'ta

 Jainko jaunak laguntzeko

 Osasun on emaiteko

 Luzaz bizi-arazteko

 Gero zeruaz gozatzeke.

 

 6

 

 Ama Birjina maitea,

 Zato gure laguntzera,

 Baitugu behar ordua;

 Bai mundu huntan segi dezagun

 Zeruretako bidea

 Othoiztuz zure semea

 Hark dezaikun onhestea

 Eiten diogun galdea.

 

 7

 

 Zeruko Jainko handia,

 Gutaz miserikordian,

 Atchik guri berthutia.

 Aita ameri eta Umeri

 Zuk emaguzu grazia

 Uroski gure bizia

 Iragaiteko guzia,

 Gero Zeruko loria.

 

 


inprimatu