inprimatu
Sor-lekhuaren amodioa
Izenburua:
Sor-lekhuaren amodioa
Sinadura:
Etxamendi, Manex
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Etxamendi, Manex

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1903
Argitalpenaren urtea:
17
Alea:
862.zk.
Orrialdea:
3

Sor-lekhuaren amodioa

 

Etchamendy, Mañech

 

 1

 

 Gure sor-lekhu maiteez zombat ez gare orhoitzen!

 Arrangurarikan baizen nik ez dut hemen aditzen,

 Egundainotik bakhotcha bere minak du eritzen,

 Ni ere neure khasuaz orai hasten naiz mintzatzen.

 

 2

 

 Ez naiz Aitoren Semia, erran behar dut egia,

 Arrandaz ene hazteko etzuten egin Legia,

 Hortakotz utzi izan dut behingotz neure Herria,

 Ameriketan bazela gauza yakinik berria.

 

 3

 

 Oi gaztetasun zorua nun derabilan gogua!

 Orduko phentsamenduak iduri baitu hegua.

 Iñorantzian utzi dut damurik, nik sor-lekhua,

 Udan herritik yin eta hemen khausitu Negua.

 

 4

 

 Adio Herria eta adio egun ederrak,

 Adio Aitek hautatu Etchea eta bazterrak,

 Burhasoak; Aurrideak, Gazteak eta zaharrak.

 Hedoi beltz batek ni baithan itzali ditu plazerrak.

 

 5

 

 Ud'azkenean Urzoak phasaian dire phartitu,

 Hala hala naiz ni ere neure herritik airatu,

 Hedoi artetikan Mendi gora batean phausatu,

 Hemen dembora behar dut bethi penetan phasatu.

 

 6

 

 Ikhusten ditut bazterrak egunaz Mendi gainetik,

 Itsaso gaitza aldean bere bazterrak zabalik.

 Bertze aldean ikhusten dut ere zelhai ederrik,

 Bainan, oi ene bihotzak ez du hoietan plazerrik.

 

 7

 

 Amerikarat yin nintzan izpiritua arinik.

 Geroztik nago, ondikotz, bortz phentsaketa eginik.

 Gaztean ez dut aditu gizon zuhurren erranik,

 Gero dut ongi frogatu, khasuak hala emanik.

 

 8

 

 Oi gazte-lagun maiteak maiz zuetaz naiz orhoitzen

 Zuen ganik urruntzea zombat etzeraut gostatzen!

 Gutiak dire hemengo bizi-moldeaz gustatzen,

 Nik ere hunat yiteaz ez zaituztet ez sustatzen.

 

 9

 

 Zaudete beraz trankilki zuen Herrian, bakean,

 Zuhurki lana maithatuz zuen Ait'amen aldean.

 Jainko Legea segituz, bethi, beharden heinean,

 Harek dohatsu egiten gaitu Lurraren gainean.

 

 10

 

 Sor-lekhuan izaitea zuentzat zer zoriona!

 Bai, handizki egia da, Eskualdunak diona:

 Herri alde guzietan toki ederrak badira"

 Bainan bihotzak diola; Zoaz Eskual-herrira."

 

 11

 

 Bai orhoit gaitezen bethi, gur'Arbatsoen erranez

 Orhoit gure Aita onek egin dituzten indarrez,

 Herria azkar bai eta gora atchiki beharrez,

 Lagunt ditzagun guk ere guziek gure ahalez.

 

 12

 

 Eskual-herri maitea, Herri guzien Ama da,

 Ameriketa on eta ederra dela famada;

 Bainan hau ere Antzara bere mokuaz athada

 Nahi duenak sinhetsi hori segurki hala da.

 

 13

 

 Laster nahi naiz ni ere neure herrirat itzuli,

 Hemengo bizi-moldea nihaurek baitut ikhusi,

 Fortuna egin ustean herratua naiz ibili,

 Banua beraz hemen neure herrirat ihesi.

 

 14

 

 Herria uztearekin deuseren ez nintzen lotsa,

 Urhearentzat bainuen orduko neure Ametsa,

 Abiadan bezen arin orai ere daukat moltsa,

 Ordainez bizar ederrez aphaindua dut kokotsa.

 

 15

 

 Bos-pa-sei urthe egon naiz Amerikako kampuan,

 Fortuna on egitea neraukalarik goguan.

 Bainan ez dut, ez, nik diru ezartzekorik kampuan,

 Ez dute kesa beharrik ene sosentzat Bankuan.

 

 16

 

 Fortuna arin eginik dut Amerika utzia,

 Bainan zer zori-ona den berriz herrirat heltzia!

 Harek aberastu deraut handizki bihotz guzia,

 Hemen nahi dut iragan prestuki ene bizia.

 

 17

 

 Negozioko yaunekin ez naiz batere hantatzen.

 Nihauren moltsa luzea ezpaitut urhez hampatzen,

 Bainan orai Sor-lekhutik bozkarioz dut khantatzen.

 Munduko aberasterik ez du Jainoak galdatzen.

 

 18

 

 Esterençuby Herria ene Sor-lekhu maitea,

 Jainko yauna zuk iguzu gure artean bakea.

 Zuhurki bizi dadien bethi Eskualdun yendea,

 Eta begira fermuki bethiko gure Fedea.

 


inprimatu