inprimatu
Soldado laguneri
Izenburua:
Soldado laguneri
Sinadura:
Etxamendi, Manex
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Etxamendi, Manex

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1899
Argitalpenaren urtea:
13
Alea:
617.zk.
Orrialdea:
4

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Soldado laguneri

 

Manech Etchamendy

 

 1

 

 Mila zortzi ehun eta lau hogoi eta hemeretzi garrena

 Frantziari zerbitzuaren errendatzen garena

 Penan direnen kontsolantzeko orai izan dut ordena

 Nahiz ez den ene gradua ofizioan gorena.

 

 2

 

 Zortheak deithu izan gaitu beraz adichkide onak

 Erresumaren zerbitzuko oro elgarren lagunak

 Eta laster anaia gare oi guziz Eskualdunak

 Aberats ala pobre izanik elgarrez estimu onak.

 

 3

 

 Chuberotik, Laphurditik, eta Bachenabarretik,

 Ethorri izan gira hunat urrun Eskual-herritik

 Zer ikhusi behar othe dugun asko gogota eginik

 Bizitze berri bat hasten baitugu hemen khausituz geroztik

 

 4

 

 Eskual-herrian Libertatian eder zen gure loria

 Nun aurkhitzen ahal othe da zorion bat hobia?

 Hemen aldiz giltzen azpira maiz komlimendu garbia

 Gure esklabotasunaz dute guti miserikordia.

 

 5

 

 Eskual-herrian bezela hemen ez dugu khausituko

 Karma yokoak, eta pilotak, oneski libertitzeko

 Bainan bada beste yokorik guri changrin emaiteko

 Jainko Yauna dut othoizten bethi pazientzia emaiteko.

 

 6

 

 Utzi behar izan ditugu gure sor-lelhu maiteak

 Burhasoak, haurrideak eta adichkideak,

 Zer bihotz-mina eman daikun orduko gure zortheak,

 Gure lagun maite heieri adio erraiteak!

 

 7

 

 Geroztik hemen izaiten dugun bada zerbait nahi-gabe

 Nik erran gabe badakizue orok dudarik gabe

 Larderiarik handienean, libertateaz ez yabe

 Pena horren medioz gare beraz hemen dohakabe.

 

 8

 

 Horren gatikan ez dugu behar lege hori kasatu

 Zeren bakhotchak bere aldian bear baitu phasatu

 Eta Frantzia maitea guk behar begiratu

 Bakhotchak gure egin ahalaz behar dugu sostengatu.

 

 9

 

 Beraz sobera gogoeta ez dezagun, ez, egin

 Penak yasan behar baitira pazientziarekin

 Libertatea ethorriko da bai segur demborarekin

 Eskual-herrian guzatzeko gure lagun maitekin.

 

 10

 

 Arte huntako penak ditugu ichilik sofrituko

 Libertateko egun ederra guri ethorri artino.

 Gero guziek elgarrekin erranen dugu oraino

 Biba! biba! zu, libertatia, gau et'egunak diraino!

 


inprimatu