inprimatu
Michel Inchauspe'ri
Izenburua:
Michel Inchauspe'ri
Sinadura:
Etxamendi, Manex
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Etxamendi, Manex

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1967
Argitalpenaren urtea:
Alea:
868.zk.
Orrialdea:
3

Michel Inchauspe'ri

 

Etxamendi, Manex

 

 1

 

 Agur Michel Inchauspé, oi lagun maitea!

 Grado berritan zaude, oraino gaztea.

 Plazer handiagorik, gurezat badea?

 Deputatu berritzat, zure ukaitea?

 

 2

 

 Garazin sorthua-ta han bizi zirare;

 Zuen omena gora, zagon lehen-ere;

 Aitoren seme onak, holako baitire,

 Eskual-Herri guziak, hor badu ohore.

 

 3

 

 Orhoit gira oraino, Aita zen Inchauspé.

 Orhoitzapena frango, Garazik baduzke.

 Aita iduri seme, nola baizitazke;

 Asko gauza Garazin ahantz ez ditazke.

 

 4

 

 Michel gaizua orai, zuk lanean haste;

 Zuri fidatu dira, gizon ta emazte.

 Zerbait inen duzula, denek dugu uste.

 Aitak ein zuen anhitz, zuk beste hainbeste.

 

 5

 

 Jada izana gatik, zonbait ziliporta,

 Eskualdun seme gisa, zaitela konporta!

 Lekuko jendeari, bethi idek borta;

 Eskual-Herria altcha, horrek du inporta!

 

 6

 

 Zerbait eginik bada, egiteko anhitz;

 Jendea berrikari, uros izan nahiz...

 Eskual-herri chokoa, utzia da aldiz

 Horgo emakumeak, bakotchak beren gis.

 

 7

 

 Artzain ta laborari, ofiziale, peon,

 Bakotchak den lekuan, behar luke egon.

 Mundu huntan, plazerrik, balinbada nehon,

 Orhiko chorignuak, Orhin du zorion.

 

 8

 

 Chori ttipia ezin, ichil nigarretik.

 Hori entzun daiteke, Orhi bizkarretik.

 Apalatza jin zaio, omen ipharretik,

 Kasik haizatu nahiz bere ezkurretik.

 

 9

 

 Apalatza dagola, sorthu den lekian,

 ta Orhiko choria, bere oihanian:

 Egun batez Jinkuak, egin baizitian,

 Bizi ziten bainan ez, arbola berian.

 

 10

 

 Elgarren berri beraz, behar zuten jakin

 Urtchoa du ordudn, Jinko onak egin.

 Hegotik-ipharrerat, hegaldaka zadin,

 Ta gibelerat itzul, mezu onarekin.

 

 11

 

 Urteho horren pare zuk, eskualdun semea,

 Bisitatuko duzu, Parise aldea.

 Behin ahantzi gabe, sor-leku maitea,

 Ta gure arbasoek, han utzi dotea.


inprimatu