inprimatu
Ezkontza
Izenburua:
Ezkontza
Sinadura:
Etxamendi, Manex
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Etxamendi, Manex

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1936
Argitalpenaren urtea:
49
Alea:
1890.zk.
Orrialdea:
4

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Ezkontza.

 

Manech Etchamendy.

 

 1

 

 Gizon aberats baten semeak Aitari zion galdegin:

 "Hogoi eta lau urthe baditu bizi nizala zurekin,

 "Atzo, oneski solas egin dut "Dama" gazteno batekin...

 "Dote on batez ni laguntzeaz zindukeia zuk atsegin?".

 

 2

 

 Aita on harek erraiten dio: "To, bi miliun urhetan,

 "Eta bestalde ukhanen dituk hiru miliun lurretan,

 "Bainan gauza bat erranendaiat, adizak hire onetan:

 "Diruagatik gizonak-gizon izan behar dik obretan!".

 

 3

 

 Ontasunean igeri baitzen etcheko seme bakharra,

 Espos laguntzat hautatu zuen nechka gazte bat beharra,

 Bainan ondikotz, ahatzi zuten Aitaren erran zuhurra:

 Laster, histu zen hekien zorthe aberats eta ederra.

 

 4

 

 Urthe bat gabe, erraten dio alabak bere amari

 "Zertako othe behatu naiz ni aberatsaren famari,

 "Urosa nahiz esposatu niz dirudun handi Jaunari,

 "Geroztik, nigarra dut edari et'urrikia, yanhari!".

 

 5

 

 Amak: "Zer uste dun dela haurra Ezkontza hortan sartzea?

 "Ala, kaderan jarri eta han, khantuz kitarra jotzea?

 "Ez dakina hik arrusak ere baduela arrantzea?

 "Estatu guzietan bakhotchak badin bere khurutzea".

 

 6

 

 Biak penetan gerthatu ziren jaun-andre espos gazteak;

 Negu beltzaren iduriko han, egunak eta asteak:

 Dirudun bainan gustu khiretsa bizitzearen hasteak,

 Diruak baino geihiago du, bethi, balio bakeak.

 

 7

 

 Lur-huntan gizonaren bizia nola den ezpaitzakiten,

 Gauza ttipiak maiz min handia zioten aise egiten:

 Atsegin ala atse-gabeak esker-gabeki jasaiten,

 Horrek zituen dohahabeak, zorigaitzean ematen.

 

 8

 

 Beren ait'amen kontseilu onez noizbait ziren hor ohartu,

 Gogota onak zinez eginik, Jainkoa zuten othoiztu:

 Harek zituen zori-gaitzetik bide onerat gidatu,

 Bakezko bizi uros batean orduan ziren finkatu.

 

 9

 

 Elgarren ala Jainkoarentzat zerbait chedetan baziren,

 Elgar adituz, bihotz-fidelez, gauza orotan bat ziren:

 Ezkondu-eta etzuten uste luzaz zirela biziren,

 Espos maiteak, Aingeru eder, ehun arthetan hil ziren.

 

 10

 

 Espos horiek erakaspen bat guri emaiten dute hor,

 Jasaitekorik ez duenikan lur-huntan ez baita nehor,

 Bat-bestiaren nahi-gabetan izan gitezen jasankor,

 Ongi eginen saristatzeko Jainkoa ez da ahazkor.

 

 


inprimatu