inprimatu
Bakeaz
Izenburua:
Bakeaz
Sinadura:
Etxamendi, Manex
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Etxamendi, Manex

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1932
Argitalpenaren urtea:
45
Alea:
1682.zk.
Orrialdea:
2

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Bakeaz

 

Manech Etchamendy

 

 1

 

 Adam bai eta Eba lehen burhasoak;

 Uros egin zituen lur huntan Jainkoak,

 Begiratu baluzte lege zerukoak,

 Uros gintezken ere heien ondokoak.

 

 2

 

 Lekhu dohatsua zen mundu hau, hastean,

 Adamen bekhatuaz khutsatu artean,

 Orduan yarri ginen zorigaitz batean,

 Nor izan da geroztik osoki bakean?

 

 3

 

 Mundua bi phartetan yarri zen ordutik,

 Ona alde batetik gaichtoa bestetik,

 Gizaldeak dohatzi bat-besten ondotik,

 Bainan guduka bethi, bizi da nombeitik.

 

 4

 

 Gure zorthea bada gudukan artzeko;

 Gure egimbidetan ez da lotsatzeko;

 Zorigaitza bagindu errebelatzeko,

 Jakintsunak badira gure gidatzeko.

 

 5

 

 Oi zer inozentziak gizonen bizian!

 Jeloskorrek ardura hau dute mihian;

 "Jende nekhazailea da maiz miserian."

 "Aberatsa uros da bethi aiserian."

 

 6

 

 Bizia ahal baliz sosarekin eros,

 Orduan diruduna zein litaken uros,

 Bainan orok, hiltzea zor dubgunaz geroz;

 Ez dugu zeren izan batzu besten yelos.

 

 7

 

 Diote; ari dela  yendea abiltzen,

 Zernahi lan eiten .., airean ibiltzen;

 Jakitate horiek nuntik ditu biltzen?

 Eta dohain guziak nola baliatzen?

 

 8

 

 Lan askoren eiteko bada abantaila;

 Aisago bizi dea yendaki aphala?

 Zorigaitzez nombeitik phizten bada Gerla;

 Gizona suntsitzen da erhautsa bezala!

 

 9

 

 Asko gizonen baithan bada zuhurtzla;

 Beste anhitz yendetan zembat malezia!

 Gaichtoa onarentzat zein den bekhaiztia,

 Jakiteko aski da ontsa behatzia.

 

 10

 

 Jenden artean bada anhitz arrangura;

 Jelosia, aharra, gerlak ardura.

 Herri, Erresumetan zembat nahastura,

 Ez da aise chuchentzen gizonen aztura;

 

 11

 

 Onaren agintza da bethi amodioz,

 Gaichtoa mendekatzen Satanen medioz;

 Zuzena lehertua anhitz suplizioz;

 Oro yakinen dire Azken yuizioz.

 

 12

 

 Deus kontsolamendurik lur huntan baedea;

 Bai, gaitzen sendagailu, badugu Fedea.

 Gure nausitzat hartuz Krichto-Erreogea;

 Harekin badukedu bethiko Bakea!!

 

 


inprimatu